JakinLab - Izen-ematea

Tailer familiarra
Tokia: Kutxa Fundazioa Kluba (Tabakalera, 1. solairua)
Urriak 7, 17:00etan
Hizkuntza: Euskara
Urriak 8, 11:00etan?>
Hizkuntza: Euskara
Iraupena: Bi ordu
Público: 6-10 urte bitarteko adingabeak
Parte hartzeko baldintzak: Adingabe 1 edo 2 heldu bakoitzeko; ezinbestekoa da heldu bat bertaratzea helduak ere parte hartuko duelako.

Zientzia diziplina askotako eta zientziaz kanpoko pertsonek osatzen dituzte ezagutza berria eraikitzen duten taldeak. Saio honek erakutsi nahi du eguneroko bizitzako ohiko elementuen atzean ezagutzaren adar asko biltzen direla, eta horietan sakontzeak pasioa sortzen duela. Zuzenean gure jakin-mina pizten duten eta zientziarekin lotura zuzena duten erakustaldietatik abiatuta, zientzia eta filosofia uztartuko ditugu, taldeko kide bakoitzak gauza ezezagunak deskubri ditzan eta jakin-min horretatik elkarrizketa filosofikoari ateak ireki diezazkion. Elkarrizketa da guztion artean ikerketatik eta hausnarketatik sortuko den ezagutza berri bat eraikitzea ahalbidetuko duen tresna.

Sarrerak agortu dira.