Hizlari Nagusiak
Biografia
Jocelyn Bell Burnell
Astrofisika
Breakthrough Saria 2018
Hitzaldi Nagusiak
Pedro Miguel Etxenikek Jocelyn Bell-eri, pulsar aurkitzaile astronomari elkarrizketa.
10/05, Osteguna-Victoria Eugenia antzokia, Donostia / San Sebastián
Doktoregaientzako prestakuntza
10/05, Osteguna-Miramar Jauregia, Donostia / San Sebastián
Pulsar aurkitzailea
Cambridgeko Unibertsitatean ikerkuntza laguntzale gisa lan egiten ari zenean, Ipar Irlandako Jocelyn Bell astrofisikariak irrati-teleskopio handi bat eraikitzen lagundu zuen, eta, 1967an, izugarri erregularrak ziren irratu-uhin batzuen seinaleak hauteman zituen. Harrituta, haren aholkulari Antony Hewish astrofisikariari galdetu zion, eta azken horren taldeak seinaleen iturri posibleak baztertzen igaro zituen hurrengo hilabeteak. Seinaleei LGM (Little Green Men) deitu zitzaien, bizitza estralurtarraren komunikazio saiakera izateko aukera zeharo txikiari erreferentzia eginez. Lan taldeak irrati uhinen zenbait patroi are erregularragoak aurkitu zituen, eta ondorioztatu zuen, hain zuzen, neutroi izarretatik zetozela. Pulsarrak aurkitu berri zituzten: gorputz super dentsoak eta oso magnetikoak, azkar biratzen dutenak eta irrati-uhin sorta estu bat igortzen dutenak.
Aurkikuntza zientifiko horrek 1974ko Fisikako Nobel sariaren aitortza jaso zuen, baina pulsarrak ikusi zituen lehena izan bazen ere, saria ez zuen Bell-ek jaso, haren ikuskatzaile Antony Hewish-ek eta Martin Ryle astronomoak baizik.
Orduz geroztik, Jocelyn Bell erreferente bat da mundu osoko ikasle gazteentzat eta emakume zientzialarientzat. Sari eta aitortza prestigiotsu ugari jaso ditu. Orain dela gutxi, 3 milioi dolar eman ditu Fisikarem alorrean ikertzaile izan nahi duten emakumeentzat eta gutxiengoetako kideentzat. Kopuru hori izan zen, hain zuzen, Bell-ek jaso zuena, Breakthrough Prize sari zientifikoaren Oinarrizko Fisikaren kategorian, 2018ko irailean.
Ibilbidea eta aintzatespenak
Fisika Naturalean (Fisika) lizentziatu zen Glasgoweko Unibertsitatean, 1965ean, eta doktoregoa, berriz, Cambridgeko Unibertsitatean lortu zuen, 1969an. Halaber, irakasle bisitaria izan zen Princetongo Unibertsitatean, Estatu Batuetan. Gaur egun, astrofisikako irakasle bisitaria da Oxfordeko Unibertsitatean, eta Oxfordeko Mansfield Collegeko kidea. Horrez gain, kargu hauek bete ditu: Erresuma Batuko Astronomiako Errege Elkarteko presidentea (2002- 2004), Fisikako Institutuko presidentea (2008-2011), Dublingo Trinity Collegeko errektoreordea, eta Edinburgoko Royal Societyko presidentea (2015-2017), Eskoziako Akademia Nazionala.
Jaso dituen sarien artean, hauek nabarmentzen dira: Filadelfiako Franklin Institutuaren Albert A. Michelson domina, 1973an; Ameriketako Filosofia Elkartearen Magellanic saria, 2000n; eta, Royal Societyren Errege Domina, 2015ean. Horrez gain, ohorezko titulu ugari jaso ditu, eta Royal Societyko eta beste bost akademiatako kidea da. 2007an, Isabel II.ak dama izendatu zuen. Jocelyn Bell-ek zientziaren komunikazioan egin duen ekarpen apartak Royal Societyren aintzatespena jaso zuen, Michael Faraday sariaren bidez, 2010ean.
Juan Ignacio Cirac
Fisika Kuantikoa
Asturiasko Printzea Saria 2006
Hitzaldi Nagusiak
Teknologia kuantikoak: Schrödingerren katutik konputazio aro berri batera
10/03, Asteartea-Victoria Eugenia antzokia, Donostia / San Sebastián
Ordenagailu kuantikoaren aintzindarietako bat
Juan Ignacio Cirac Espainiako fisikari bat da, eta fisika kuantikoa konputaziora aplikatzeko ideia garrantzitsuenetako batzuk proposatu ditu. Ordenagailu kuantikoaren ideologoetako bat da. Jada 22 urte dira Optika Kuantikoaren Max Planck Institutua zuzentzen hasi zenetik, eta Asturiasko Printzea saria (2006) eta Wolf saria (2013) jaso ditu.
Haren ikerlana informazioaren teoria kuantikoan eta konputazio kuantikoan oinarritzen da. Konputazio kuantikoaren oinarrian dagoen paradigma ez da oraingo konputazioarena —bitetan oinarritutakoa— bezalakoa, non informazioa bi egoeratan bakarrik lantzen baita: zero edo bat (piztuta edo itzalita). Aldiz, teknologia kuantikoak bion gainezarpenaz ere egiten du lan, "bit kuantikoak” edo “qubit” izenekoak erabilita. Ondorio nagusia da ordenagailu konbentzional batek bideratu ezin dituen zenbait arazo bideragarriak direla ordenagailu kuantiko batean.
Ibilbidea eta aintzatespenak
Fisikan lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, 1988an, eta doktoregoa eskuratu zuen, 1991n. Gaztela-Mantxako eta Innsbruck-eko (Austria) unibertsitateetan irakasle izan ondoren, 2001. urteaz geroztik Optika Kuantikoko Max Planck Institutuko (Garching, Alemania) zuzendaria da, eta ohorezko irakaslea, Municheko Unibertsitate Teknikoan.
Espainiako, Alemaniako (Leopoldina) eta Bavariako Zientzien Errege Akademietako kidea da, eta urgazlea, berriz, Austria, Zaragoza eta Bartzelonako zientzien akademietan. Era berean, Amerikako Fisika Elkarteko kidea da. Haren lanak sari asko jaso ditu, eta horien artean, hauek nabarmentzen dira: Austriako Zientzien Akademiaren Felix Kuschenitz saria (2001), Europako Fisika Fundazioaren Quantum Electronics saria (2005), Asturiasko Printzea saria (2006), Blas Cabrera Ikerketako Sari Nazionala (2007), Jakintzaren Mugak BBVA Fundazioaren saria (2009), Franklin domina (2010), Niels Bohr domina (2013), Wolf saria (2013), Hanburgo hiriaren Fisika Teorikoaren saria (2015), eta, orain dela gutxi, Alemaniako Fisika Elkartearen Max Planck domina (2018), Torontoko Unibertsitateko John Stuart Bell saria eta Micius Fundazioaren (Txina) Micius Quantum saria jaso du (2019).
Adela Cortina
Etika eta Filosofia
Espainiako Saiakera Sari Nazionala 2014
Hitzaldi Nagusiak
Etika eta teknologia
10/07, Larunbata-Victoria Eugenia antzokia, Donostia / San Sebastián
Etika intolerantziaren aurrean
Adela Cortina Espainiako filosofo bat da, Valentziako Unibertsitateko Etika eta Filosofia Politikoko katedradun emeritua, Zientzia Moral eta Politikoen Errege Akademiako kidea eta Etnor (Negozioetako eta Erakundeetako Etika) fundazioko zuzendaria.
2008an Zientzia Moral eta Politikoen Errege Akademian sartu zen; akademia horretako lehenengo emakumezko kidea izan zen.
Etikaren alderdiak lantzen ditu, bai oinarriei buruzkoak, bai etikak gainerako esparruetan dituen aplikazioei buruzkoak (enpresak, politika, osasungintza, bioteknologiak, hedabideak, lanbideak, hezkuntza eta adimen artifiziala) eta filosofia politikari dagozkionak (adibidez, herritarren, demokraziaren eta garapenaren esparruan). Berrogeita hamar liburu baino gehiago idatzi ditu etikaren teoriari buruz. Asmo sendo bat ikusten da haietan guztietan: etika aplikatzea bizitzan.
Ibilbidea eta aintzatespenak
Adela Cortina Etikan eta Filosofia Politikoan katedraduna da Valentziako Unibertsitatean. Valentzian jaio zen, eta han egin zituen Filosofiako lizentziako eta doktoretzako ikasketak, zeinak Munichen eta Frankfurten sakondu baitzituen.
Artikulu eta hitzaldietan, bizitzako hainbat alderdiri buruzko iritzia adierazi izan du, zeinak, ondo azterturik, "bizitzea merezi baitu”.
2007an, Jovellanos Saiakuntzako Nazioarteko Saria irabazi zuen Ética de la razón Cordial lanarekin, eta 2014an Saiakuntzako Sari Nazionala lortu zuen ¿Para qué sirve realmente la ética? lanarekin. Lan horretan inolako itzulingururik gabe dioenez, “gizarteek ezin dute funtzionatu haietako kideek ez badute jarrera etikoz jokatzen.”
"Aporofobia" hitzaren sortzailea da eta bere azken liburua Ética Cosmopolita (Paidós, 2021) da.
Sandra Myrna Díaz
Biodibertsitatea eta klima-aldaketa
Asturiasko Printzesa Saria 2019Bakearen Nobel Saria, 2007
Hitzaldi Nagusiak
Landareak eta herriak: landare-biodibertsitatea eta gizakiekin dituen loturak
10/03, Asteartea-Victoria Eugenia antzokia, Donostia / San Sebastián
“Bizitzaren bilbea”ren defendatzailea klima-krisiaren aurrean
Sandra Díaz erreferentziazko zientzialaria da ekologiaren arloan. Aitzindaria izan da landare-bioaniztasun funtzionalaren, ingurumen-aldaketari emandako erantzunen eta horiek ekosistemetan dituzten ondorioen garapen kontzeptual eta metodologikoan, eta lehen aldiz deskribatu du landareen formaren eta funtzioaren espektro globala. Duela hamarkada bat baino gehiagotik, gai horiek diziplina arteko ikerketekin konbinatzen ditu, eta, besteak beste, aztertu du nola baloratzen dituzten gizarte-eragileek biodibertsitatearen elementu desberdinen ekarpen positiboak eta negatiboak , eta nola birmoldatzen diren oinarri horren gainean komunitate biologikoak eta ekosistemak.
Aniztasunari eta Jasangarritasunari buruzko Núcleo DiverSus institutuaren zuzendari eta sortzailea da, eta TRY landareen Karaktereei buruzko Datu Base Global Komunitarioaren sortzaileetako bat ere bai. Biodibertsitateari eta Ekosistema-zerbitzuei buruzko lehen Mundu-txostenaren zuzendarietako bat izan da.
Bere lanaren emaitza gisa, ekologiaren arloan eragin handia izan duten artikulu zientifiko ugari idatzi ditu, eta, 2019an, “Nature’s 10 people who mattered in science” zerrendan sartu zuen Nature aldizkariak.
Bakearen Nobel saria jaso zuen 2007an, Klima Aldaketari buruzko Gobernu arteko Aditu Taldeko kide izateagatik, baita Asturiasko Printzesa saria ere, 2019an, klima-aldaketaren aurka eta biodibertsitatearen defentsan egindako borrokarengatik.
Ibilbidea eta aintzatespenak
Sandra Díaz CONICETeko goi-mailako ikertzailea da, Landare Biologiako Diziplina Anitzeko Institutuan (IMBIV). Horrez gain, Komunitate eta Ekosistemen Ekologiako irakasle titularra da Kordobako Unibertsitate Nazionaleko Zientzia Zehatz, Fisiko eta Naturalen Fakultatean, eta irakasle bisitaria da Oxfordeko Unibertsitatean (Erresuma Batua).
Hainbat zientzia-akademiatako kidea da; besteak beste, hauetakoa: Argentinakoa, Estatu Batuetakoa, Frantziakoa eta garapen-bidean dauden herrialdeetakoa, Royal Societykoa eta American Phylosophical Societykoa.
Halaber, nazioarteko sari hauek eskuratu ditu, besteak beste: Ekologiako Margalef saria (2017), Jasangarritasun Zientzietako Gunnerus saria (2019), Ikerketa Zientifiko eta Teknologikoko Asturiasko Printzesa saria (2019), Ekologia eta Kontserbazioko Ezagutzaren Mugak saria (2021), Kew eta Edinburgoko Lorategi Botanikoen Nazioarteko Dominak (Erresuma Batua, 2022), eta Domina Linnearra (2023).
Hitzaldi Nagusiak
Zero absolutuko tenperaturara hurbiltzen diren atomoak: Etorkizuneko teknologia kuantikoen hardware-a
10/03, Asteartea-Euskalduna Jauregia, Bilbao
Hitzaldi Nagusiak
Zero absolutuko tenperaturara hurbiltzen diren atomoak: Etorkizuneko teknologia kuantikoen hardware-a
10/04, Asteazkena-Victoria Eugenia antzokia, Donostia / San Sebastián
Materiaren egoera berri baten aurkitzailea: solidoa eta likidoa aldi berean
Napolin (Italia) jaioa eta fisika kuantikoan aditua, zientziaren mugarri bat lortu zuen Innsbruck-eko (Austria) Unibertsitateko ikerketa-talde baten buru da. Ferlaino eta bere taldeak oraintsu mugarri bat ezarri zuen zientzian: “Supersolid” izeneko materiaren egoera berri baten aurkikuntza, propietate solido eta likidoekin batera. Fluido horrek kristal baten egitura du, baina barruko partikulak likido baten antzera jariatzen dira, kuantikoki deslokalizatuta daudelako eta ezin direlako bereizi.
Haren ikerketa-jarduerak gas atomikoetako fenomeno kuantikoak aztertzen ditu tenperatura ultrabaxuetan, eta zenbait ekarpen egin ditu, besteak beste, atomoen eta molekulen materia kuantikoaren eta gorputz gutxiren eta sakabanaketaren fisikaren arloetan. Azken urteetan, bereziki, magnetikoki sendoak diren eta gehiegi aztertu ez diren espezie atomikoak (erbioa eta disprosioa) aztertzen jardun du. 2012an, erbioaren munduko lehen Bose-Einstein kondentsazioa egin zuen, eta, 2018an, erbioaren eta disprosioaren lehen nahaste kuantiko dipolarra. 2019an, iraupen luzeko lehen egoera supersolidoa prestatzeko gai izan zen, hots, fluxu superjariakorra eta kristal-zurruntasuna aldi berean gertatzen diren egoera itzurkor eta paradoxikoa. Sistema horiekin, gorputz askoko fenomeno kuantikoak aztertu ditu, atomoen arteko interakzio dipolar anisotropoen eta irismen handikoen mende daudenak. 2021ean, bi dimentsioko egoera supersolidoak sortu zituen.
Ibilbidea eta aintzatespenak
Francesca Ferlainok Fisika ikasi zuen Napoliko Federico II.a Unibertsitatean. Fisikan doktoretza jaso zuen Florentziako Unibertsitatean eta Espektroskopia Ez-linealeko Europako Laborategian (LENS). 2007an, Innsbruckeko Unibertsitatera (Austria) joan zen. Han, ikertzaile eta irakasle elkartua izan zen, eta bere ikerketa-taldea sortu zuen. 2014az geroztik, Francesca Innsbruckeko Unibertsitateko katedraduna da, eta Austriako Zientzien Akademiaren (ÖAW) Optika Kuantikoaren eta Informazio Kuantikoaren Institutuko (IQOQI) zuzendari zientifikoa.
Azken urteotan izen handiko sari eta aintzatespen ugari jaso ditu, besteak beste, Erwin Schrödinger saria, Feltrinelli saria, Alexander-von-Humboldt Katedra, Innsbruck Hiriko Zientzia Saria, Ignaz L. Lieben saria eta Fisika Esperimentaleko Fritz-Kohlrausch saria. Gainera, START saria eta hiru ERC beka (starting, consolidator eta advanced) jaso ditu.
Dario Gil
Konputazio Kuantikoa
IBMren Lehendakariorde Nagusia eta IBM Research-ren Ikerketa-Zuzendaria
Hitzaldi Nagusiak
Konputazio kuantikoaren etorkizuna
10/06, Ostirala-Victoria Eugenia antzokia, Donostia / San Sebastián
Konputazio kuantikoaren munduko laborategi handienaren burua
Darío Gil Alburquerque IBM enpresa teknologikoko presidenteorde nagusia eta IBM Researcheko zuzendaria da. Ikerketa korporatiboaren esparruan, munduko laborategi handienetariko bat da IBM Research.
Gilek ikerketa-estrategiak zuzentzen ditu adimen artifizialaren, hodeia hibridoaren, konputazio kuantikoaren eta esplorazio-zientzien esparruetan. Gainera, IBMko komunitate teknikoa zuzentzen du, eta erakundearen jabetza intelektualaren eta negozio-estrategien arduraduna da.
Ikerketa kolaboratiboko ereduen alde egiten du Gilek. MIT-IBM Watson AI Lab erakundeko lehendakarikide da, zeinak bultzatzen baitu adimen artifiziala ikertzea industriaren eta gizartearen onurarako. Halaber, Nazioarteko Zientzia Erreserba (International Science Reserve) Batzorde Betearazleko lehendakarikide ere bada. Zientzia-komunitateen sare global bat da, eta baliabide espezializatuak eskaintzen ditu erronka global premiazkoenak eta konplexuenak prestatzeko eta arintzeko.
Ibilbidea eta aintzatespenak
Darío Gil Murtzian jaio zen. AEBra joan zen Batxilergoko azken ikasturtea Kaliforniako institutu batean egitera. Han hasi zituen unibertsitate-ikasketak, Stevens Institute of Technology institutuan (New Jersey), eta ingeniaritzako gradua lortu zuen. Geroago, nanoteknologian espezializatu zen Massachusetts Institute of Technology (MIT) institutuan, Bostonen. 2003an, ingeniaritza elektrikoko eta informazio-teknologietako doktoretza amaitu zuen Massachusetts Institute of Technology (MIT) institutuan, zeina nanoteknologian espezializatua baita. Urte horretan sartu zen IBMn, eta han egin du ibilbide profesional guztia.
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzia Batzorde Nazioanaleko (National Scienci Board) kide da, zeinak Zientzietako Fundazio Nazionala (NSF) zuzentzen duen; Ikerketa Aurreratuko Kanadako Institutuko (CIFAR, ingelesezko siglengatik) Ikerketa Kontseiluko kide; MITeko Ingeniaritza Eskolako Dekanoaren Aholku Batzordeko eta Erdieroaleen Industrien Elkarteko (SIA, ingelesezko siglengatik) Zuzendaritza Batzordeko kide; eta baita New Yorkeko Zientzia Akademiako, Aspengo Zibersegurtasuneko taldeko eta New Yorkeko Zientzia Aretoko kide ere. Erakunde horrek prestakuntza-ekintzak eskaintzen dizkie New Yorken arretarik jasotzen ez duten eskola, familia eta komunitateei. Zientziari, teknologiari, ingeniaritzari eta matematikari (STEM) buruzko erakusketak eta dibulgazio-saioak egiten dituzte.
Joaquin Gorrochategui
Hizkuntzalaritza Indoeuroparreko Katedraduna
Hitzaldi Nagusiak
Hizkuntzalaritza konparatuaz eta euskararen jatorriaz
10/05, Osteguna-Victoria Eugenia antzokia, Donostia / San Sebastián
Zorioneko, (sorioneku) Irulegiren eskuaren aurkikuntza
Joakin Gorrotxategi Indoeuropar Hizkuntzalaritzako katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Haren ikerketa-jarduera Europako mendebaldeko erromatarren aurreko hizkuntzen azterketan zentratzen da; bereziki, Iberiar penintsulan hitz egiten zirenak ditu aztergai. Hizkuntzen zenbait alderdi landu ditu, hala nola testuak, idazkunak eta material onomastiko sekundarioa, eta bere ikerketan datu linguistiko eta historikoak batu ditu.
Hizkuntzalaritza Indoeuroparreko katedraduna Irulegiko eskua ikertzen diharduen pertsonetako bat da. Aparteko pieza berezi horren aurkikuntza garrantzi handikoa da, ez bakarrik euskararentzat, baita Iberiar penintsulako antzinako idazkera eta hizkuntza guztientzat ere.
Ibilbidea eta aintzatespenak
Joakin Gorrotxategi Filologia Klasikoan diplomatu zen Salamancako Unibertsitatean 1982an, eta Tolosan (Frantzia) eta geroago Bonnen (Alemania) burutu zituen ikasketak.
Jakiundeko akademikoa, Euskaltzaindiko euskaltzain urgazlea eta Espainiako Errege Akademiako akademiko urgazlea da. Gaur egun, Hizkuntza eta Kultura Paleohispanikoei buruzko Kolokioen Nazioarteko Batzordeko lehendakaria da, eta Hizkuntza eta Epigrafia Paleohispanikoetarako Hesperia Datu Bankuaren arduraduna.
Jean-Marie Lehn
Kimika Supramolekularra
Kimikako Nobel Saria 1987
Hitzaldi Nagusiak
Urratsak materia konplexurantz: Kimika!
10/03, Asteartea-Euskalduna Jauregia, Bilbao
Hitzaldi Nagusiak
Urratsak materia konplexurantz: Kimika!
10/04, Asteazkena-Victoria Eugenia antzokia, Donostia / San Sebastián
Doktoregaientzako prestakuntza
10/05, Osteguna-Miramar Jauregia, Donostia / San Sebastián
Topaketak ikasleekin
10/06, Ostirala-Victoria Eugenia antzokia, Donostia / San Sebastián
Kimika supramolekularraren aita
Frantzian jaioa, Jean Marie Lehnek Kimikako Nobel saria jaso zuen, 1987. urtean, Charles J. Pedersen eta Donald J. Cram-ekin batera, “molekulen ezagutzaren” (hau da, molekulek nola ezagutzen duten elkar eta nola lotzen diren modu selektibo batean) oinarri kimikoaren gaineko lanarengatik, horrek ere funtsezko eginkizuna baitu prozesu biologikoetan. Urteetako lanaren ondorioz, eremu berri bat definitu zuen kimikaren barruan, “kimika supramolekularra” deitzea proposatu dena; izan ere, molekularteko indar ez-kobalenteez elkartutako bi espezie kimiko edo gehiagoren loturaz eratutako entitate konplexuak ikertzen dira. Gero, eremu horrek eboluzionatu zuen “auto-antolatutako” prozesuen kimika bihurtzeko, eta berriki izandako garapenaren ondorioz, “kimika moldakorrera”, sare dinamikoetara eta sistema konplexuetara hurbildu da.
Lehnek kimika ikasi zuen Estrasburgoko Unibertsitatean, eta han eskuratu zuen doktoregoa, 1963an. Behin doktore maila lortuta, urtebeteko egonaldia egin zuen Harvardeko Unibertsitatearen Robert Burns Woodward laborategian, B12 bitaminaren sintesi osoa egin zuen ikertaldeko kidea izanik. Era berean, mekanika kuantikoko ikastaro bat egin zuen, eta bere lehen kalkuluak egin zituen, Road Hoffmann-ekin batera. 1964an, handik denbora batera Woodward-Hoffmann-en arauak izenez ezagutuko zirenen lehen urratsen lekukoa izan zen.
Ibilbidea eta aintzatespenak
1966an, irakasle postu bat lortu zuen Estrasburgoko Unibertsitatean, eta han bere laborategia sortu zuen, non konposatu organikoen kimika fisikoaren arloa landu baitzuen, kimika organikoan, teoria kuantikoan eta metodo fisikoetan eskuratutako esperientzia praktikan jarriz. 1970ean, Estrasburgoko Louis Pasteur Unibertsitatearen Kimika Organikoko katedra lortu zuen, eta 1979-2010 urteen bitartean irakasle lanak egin zituen Collège de Francen, Parisen. Gaur egun, Estrasburgoko Unibertsitatearen Ikasketa Aurreratuen Institutuko (USIAS) irakaslea da.
1000 argitalpen zientifiko baino gehiagoren egilea, Lehn hainbat akademia eta erakunde zientifikotako kidea da, eta nazioarteko sari eta aitortza ugari jaso ditu; hala nola Humboldt saria (1983), Royal Society-ren Davy domina (1997) eta zientziarako ISA domina (2006). Halaber, Alemaniako Errepublika Federalaren Merezimenduaren Ordena jaso du (2009), eta Frantziako Ohorezko Legioaren Ofizial Handi izendatu dute (2014), besteak beste.
Hitzaldi Nagusiak
Exoplaneten iraultza
10/03, Asteartea-Victoria Eugenia antzokia, Donostia / San Sebastián
Lehen exoplanetaren aurkitzailea
Didier Queloz irakaslea, FRS, Filosofia Naturaleko jacksoniar katedraduna da Cambridgeko Cavendish laborategian, eta Fisikako lanaldi partzialeko irakaslea Zuricheko ETHn.
Astrofisikako “exoplaneten iraultza”ren hasieran zegoen, 1995ean, doktore-tesia egiten ari zela tesiko zuzendariarekin batera, planeta erraldoi bat eguzki-sistematik kanpo beste izar bat orbitatzen hasi zela jakinarazi zutenean. Bi astronomoek Fisikako Nobel saria jaso zuten 2019an exoplaneten ikerketaren arloari bultzada eman zion aurkikuntza ikusgarri horrengatik.
Ibilbidea eta aintzatespenak
Hurrengo 25 urteetan, Didier Quelozen ekarpen zientifikoak exoplaneten sistemak atzematen eta neurtzen aurrera egitea izan zen, haren egitura fisikoari buruzko informazioa berreskuratzeko, haren eraketa eta bilakaera hobeto ulertzeko eta gure eguzki-sistemarekin alderatzeko. Ehunka planeta atzemateko hainbat programa zuzendu zituen eta baita emaitza iraultzaileak lortu ere.
Berriki, Lurraren antzeko planeten detekzioan oinarritu da haren jarduera, eta ikerketa-programa bat landu du exoplaneten bizigarritasun eta unibertsoko bizitza hobeto ulertzeko.
Cambridgeko Unibertsitateko Unibertsoko Bizitzarako Leverhulme zentroaren zuzendari sortzailea da; baita Bizitzaren Jatorrirako eta Prebalentziarako ETHZ zentroarena ere.
Jean-Pierre Sauvage
Makina eta Motor Molekularrak
Kimikako Nobel Saria 2016
Hitzaldi Nagusiak
Makina eta motor molekularrak: biologiatik kimikara
10/06, Ostirala-Victoria Eugenia antzokia, Donostia / San Sebastián
CAF Hitzaldia
Makina eta motor molekularrak: biologiatik kimikara
10/05, Osteguna-CAF, Beasain
Makina molekularren sortzailea: nanorobotak
Jean Pierre Sauvage frantziar kimikari bat da, zientzia molekularrean eta nanoteknologian egin dituen lanengatik ezaguna. Izan ere, molekulen mugimendua eragitea eta kontrolatzea lortu du. Sauvage irakaslearen taldeak lehenengo muskulu molekularra asmatu zuen, eta, ikertzaile esperimentalen talde batekin batera, seinalea jasotzen duenean uzkurtzen eta erlaxatzen den zortzi nanometroko objektu bat sortu zuen; objektu hori minirrobot artikulatu gisa erabil daiteke, besteak beste. 2016ko Kimikako Nobel saria irabazi zuen J. Fraser Stoddartekin eta Ben L. Feringarekin batera, makina molekularren diseinuagatik eta sintesiagatik.
Sauvageren ikerketen aurretik, uste zen molekula artifizialak ezin zirela modu kontrolatuan jarri mugimenduan, harik eta mugitzeko gaitasun handiko sistema dinamiko bihurtu zituen arte. Kontzeptu berritzailea da informazioa garraiatzen duten motore gisa joka dezaketen molekulena. Erabilera ugari izan ditzakete; esate baterako, medikuntzan, zelula gaiztoei erasotzeko erabil daitezke, minirrobotak odolean injektatuta.
Ibilbidea eta aintzatespenak
Jean-Pierre Sauvage Parisen (Frantzia) jaio zen. Estrasburgoko Louis-Pasteur Unibertsitatean jaso zuen doktoretza 1971n. Garai hartan, Jean Marie Lehn izan zuen tutore, zeinak Kimikako Nobel saria irabazi baitzuen 1987an. Frantziako Ikerketa Zientifikoko Zentro Nazionalean (CNRS) aritu da, eta hango ikerketa-zuzendaria izan da 1979tik 2009ra. Gaur egun, Estrasburgoko Unibertsitateko irakasle emeritua da.
Frantziako Zientzien Akademiako kide izendatu zuten 1997ko azaroaren 24an. Frantziako Ordre national de la Légion d'honneur-eko zalduna da, eta sari hauek jaso ditu, besteak beste: Erresuma Batuko Kimikako Errege-sozietatearen domina eta mendeurreneko saria, Frantziako Kimika Sozietatearen Pierre Süe saria eta Europako Zientzia Akademiaren 2012ko Kimikako Blaise Pascal domina. Gainera, AEBko Zientzien Akademia Nazionaleko kide atzerritar izendatu zuten 2019ko apirilean.
George Smoot
Kosmologia
Fisikako Nobel Saria 2006
Hitzaldi Nagusiak
Gaur egungo kosmologia
10/07, Larunbata-Victoria Eugenia antzokia, Donostia / San Sebastián
Topaketak ikasleekin
10/03, Asteartea-Bizakaia Aretoa - UPV/EHU, Bilbao
Unibertsoaren jatorriaren esploratzailea
George Smoot fisikari estatubatuar bat da, 2006an John C. Matherrekin batera Fisikako Nobel saria jaso zuena, gorputz beltzaren forma eta mikrouhinen hondoko erradiazio kosmikoaren anisotropia aurkitzeagatik. Haren azterketek erakutsi zuten irregulartasunak zeudela Jatorrizko Unibertsoan, Big Banga gertatu eta gutxira, eta irregulartasun haien ondorioz sortu zirela ondoren galaxiak.
George Smoot zientzialari-talde baten buru izan zen NASAren COBE (Cosmic Background Explorer) esperimentuan. Esperimentuaren helburua zen mikrouhinen hondoko erradiazio kosmikoaren fluktuazioak neurtzea. COBE esperimentuak berretsi zuen fluktuazio horiek bazeudela eta Big Bangaren teoriaren alde egiten duen ebidentzia irmoa eman zuen.
COBE esperimentuaren emaitzak iraultzaileak izan ziren, eta unibertsoaren eredu inflazionarioa indartu zuten (eredu horren ustez, Big Bangaren ondorengo lehen uneetan espazioa bizkor hedatu zen). Aurkikuntza horiei esker, zientzialariek hobeto ulertu ahal izan zituzten galaxien eta eskala handiko egitura kosmikoen sorrera.
George Smootek unibertsoa ulertzeko dugun moduari egindako ekarpena oso baliotsua izan da. Haren lanak kosmosaren jatorriari eta bilakaerari buruzko informazio erabakigarria eman du, eta haren ondareak etorkizuneko zientzialarien belaunaldiak inspiratzen jarraitzen du.
Ibilbidea eta aintzatespenak
Smootek Matematikako Lizentzia eskuratu zuen 1966an Massachusettseko Teknologia Institutuan (MIT) eta, ondoren, Fisikako doktoretza burutu zuen MITean, 1970ean. Gero, Kaliforniako Lawrence Berkeley Laborategi Nazionalean sartu zen, eta, han, mikrouhinen hondoko erradiazio kosmikoa (CMB, ingelesezko sigletan) ikertzen hasi zen. Erradiazio hori unibertsoko argi zaharrena da; Big Bang-aren ondoren sortu zen, 380.000 urte inguru geroago, eta kosmosaren sorrerari eta bilakaerari buruzko informazio erabakigarria ematen du.
Kaliforniako Berkeley Unibertsitateko irakasle emeritua eta Hong Kong University of Science and Technologyko (HKUST) Oinarrizko Fisika Zentroko zuzendaria izateaz gain, Parisko Unibertsitateko Astropartikulen eta Kosmologiaren Laborategiko Fisika Kosmologikoaren Zentroko lehendakaria ere bada. 2020az geroztik DIPCri atxikita dago.
Donna Strickland
Fotonika
Fisikako Nobel Saria 2018
Hitzaldi Nagusiak
Intentsitate handiko pultsu optiko ultralaburrak sortzen
10/02, Astelehena-Victoria Eugenia antzokia, Donostia / San Sebastián
Topaketak ikasleekin
10/03, Asteartea-Bizakaia Aretoa - UPV/EHU, Bilbao
Fisika laserraren iraultzailea
Donna Strickland ingeniari fisikoa da, aitzindaria laserren arloko ikerketan. Waterlooko Unibertsitateko Fisika eta Astronomia Saileko irakasle elkartua da. 2018ko urriaren 2an Stricklandek Fisikako Nobel saria jaso zuen, Gérard Mourou eta Arthur Ashkinekin batera, pultsu txiokatuaren anplifikazioari buruzko lanarengatik. Fisikako Nobel Saria irabazi duen hirugarren emakumea da, Marie Curiek 1903an eta Maria Goeppert-Mayerrek Maria Goeppert-Mayer 1963an irabazi ondoren.
Haren ikerketak laser-fisikaren eremua irauli zuen pultsu txiokatuaren anplifikazioa (CPA) aurkitu zuenean. Teknika horri esker, inoiz lortu gabeko mailetaraino (petawattetaraino) zabaldu ahal izan zen laser ultralaburreko pultsu bat, material anplifikatzailea suntsitu gabe. Teknika horri esker, potentzia eta zehaztasun handiko laserrak sortu ahal izan ziren, eta asko erabiltzen dira medikuntzan, industrian eta zientzia optikoan, besteak beste.
Ibilbidea eta aintzatespenak
Donna Strickland Kanadan jaio zen eta ingeniaritza ikasi zuen Hamiltongo (Ontario) McMaster Unibertsitatean. Ondoren, Optikan doktoratu zen Rochesterreko Unibertsitatean (New York). Strickland ikertzaile elkartua izan zen Kanadako Ikerketa Kontseilu Nazionalean, fisikaria Lawrence Livermore Laborategi Nazionalean eta Princetongo Unibertsitateko teknikaria. 1997an Waterlooko Unibertsitatean hasi zen lanean. Han, bere laser-ultralasterren taldeak intentsitate handiko laser-sistemak garatzen ditu optika ez-linealeko ikerketetarako. Texasko A&M Unibertsitateko Hagler Fellow 2021 izendatu zuten eta Material Aplikatuen Teknologiaren Aholku Batzordeko kide ere bada.
Strickland Optikako presidente izan zen (lehen OSA) 2013an, eta gaur egun Optika, SPIE, Kanadako Royal Societyko kide da. Kanadako Ingeniaritza Akademiako eta Fisika Institutuko ohorezko kidea ere bada, Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazioanleko nazioarteko kidea eta Zientzien Akademia Pontifizioko kidea. Strickland Kanadako Ordenaren lankide izendatu dute. Bere lana eta lorpenak inspirazio-iturri izan dira emakumeentzat zientzian, eta ekarpen nabarmena egin du laser-fisikaren aurrerabidean eta horrek hainbat teknologia-arlotan dituen aplikazioetan.
Jack Szostak
Zahartzea eta Bizitza Artifiziala
Fisiologia edo Medikuntzako Nobel Saria 2009
Hitzaldi Nagusiak
DNAren hausturetatik eta telomeroetatik bizitzaren jatorrira: zientziaren enigma liluragarri amaiezinak
10/05, Osteguna-Victoria Eugenia antzokia, Donostia / San Sebastián
Topaketak ikasleekin
10/06, Ostirala-Victoria Eugenia antzokia, Donostia / San Sebastián
Bizitzaren sorreraren muinean
Jack Szostak biologo ingelesak Medikuntzako Nobel saria jaso zuen 2009an, Elizabeth Blackburn eta Carol Greider-ekin batera, deskubritu zuelako telomero izenez ezagutzen diren DNA-kate errepikakor batzuek gure kromosomak babesten dituztela, telomerasa entzimarekin batera. Haren lanak erakutsi du organismoak entzima horren mende daudela beren genoma degradaziotik babesteko, eta telomerasa gizakien zahartzearekin lotutako gaitzekin eta minbiziarekin erlazionatu zuten ikerketen oinarriak ezarri zituen.
Gaur egun, bizi artifiziala edo sintetikoa sortzeko aukerak ikertzen ari da. Horrez gain, bizitzaren jatorria ulertzeko ikertzen, dihardu kimikatik biologiarako jauzia ahalbidetu zuten mekanismoak aztertuz: autorreplikatzeko gaitasuna izan zuten lehenengo molekulak nola eratu ziren, alegia.
Ibilbidea eta aintzatespenak
Jack Szostak Londresen jaio zen 1952an, eta AEBen eta Kanadaren artean hezi zen, New Yorkeko Cornell Unibertsitatean doktoratu zen arte. Hain zuzen ere, bere datu biografikoen artean nabarmentzen da zein goiz lortu zuen doktore-tesia, 19 urterekin lortu baitzuen. Szostak unibertsitateko katedraduna eta Kimikako irakaslea da Chicagoko Unibertsitatean, eta Howard Hughes Institutu Medikoko ikertzailea. AEBko Howard Hughes Institutuko laborategian egindako azterketa genetikoen arloko liderretako bat da.
Nobel Sariaz gain, Jack Szostak-ek sari ugari jaso ditu; besteak beste, Biologia Molekularreko Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionalaren saria, Bernako Unibertsitateko Sigrists saria, Amerikako Genetika Elkartearen domina, Biofisikaren eta Biokimikaren Heinekin saria, Bizitzaren Jatorria Aztertzeko Nazioarteko Elkartearen Harold Urey domina eta Chikagoko Unibertsitateko Wheland domina.
Szostak Zientzien Akademia Nazionaleko eta Amerikako Filosofia Elkarteko kidea da, baita Royal Society, Arte eta Zientzien Amerikako Akademia eta Zientziaren Aurrerapenerako Elkarte Amerikarreko kide ere.
Özlem Türeci
Bioteknologia
Asturiasko Printzesa Saria 2021
Hitzaldi Nagusiak
Sistema immunearekiko komunikazio molekularra
10/02, Astelehena-Victoria Eugenia antzokia, Donostia / San Sebastián
Coviden aurkako txertoaren lasterketako gakoa
Özlem Türeci, M.D., medikua da ikasketaz, ikertzaile akademikoa eta enpresaria. Onkologia Translazionaleko Helmholtz Institutuan (HI-TRON) eta Magunciako Johannes Gutenberg Unibertsitatean immunoterapia pertsonalizatuko kadedraduna den aldetik, Türeciren ikerketaren helburua da pazienteen immunitate-sistema baliatzea minbiziari aurre egiteko eta gaixotasun infekziosoak saihesteko. Lehen lanetan, gizakien tumore-antigenoak identifikatzen lagundu zuen, antigorputz monoklonalekin terapia egiten diana berrien aurka, eta fase klinikoko minbiziaren aurkako immunoterapia pertsonalizatuak sortzen, belaunaldi berriko sekuentziazioaren bidez identifikatutako mutazio ez-sinonimoetan oinarrituta. Türecik ARN mezulariaren (ARNm) txertoen alorrean egindako ekarpenen artean daude oinarri zientifikoa, aurkikuntza, garapen teknologikoa, ikerketa translazionala eta klinikoa, bai eta onartutako ARNm-en lehen farmakoaren garapena ere. Berak eta haren bazkideak, Ugur Sahin, M.D. irakasleak, gainditu egin zuten ARNm-ren potentzia eskasaren erronka, ARNm-ren aldamioko egitura-elementuak modu independentean optimizatuz, eta aitzindari izan ziren ARNm nanopartikulen txertoetan potentzia hobetuz eta gizakietan arrakastaz erabiltzeko aukera emanez.
Ibilbidea eta aintzatespenak
Hainbat enpresaren sortzaileetako bat da, besteak beste, Ganymed Pharmaceuticals (Astellas Pharmak erosia) eta BioNTech, eta zientzia aplikazio medikoetara transferitu du. BioNTech-eko zuzendari-mediko gisa, Türecik zenbait ikuspegi onkologikoren garapen klinikoa zuzentzen du, eta nazioarteko 30 saiakuntza kliniko baino gehiago gainbegiratzen ditu produktu onkologikoen eta gaixotasun infekziosoen enpresako zorroan. Mundu akademikoan sustrai sakonak dituenez, hizlari eta aholkulari lan ugari egiten ditu. Dozenaka sari garrantzitsu jaso ditu Türecik bere lanagatik eta nazioarteko 540 patente baino gehiagoren titularra da.
Cristina Uriarte
Zientzia Politika
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Ordezkaria
Hitzaldi Nagusiak
Euskadiko etorkizunari aurre egiten: ikerketaren eta berrikuntzaren ibilbide eraldatzailea
10/06, Ostirala-Victoria Eugenia antzokia, Donostia / San Sebastián
Berrikuntza, Euskadiren garapenerako giltzarria
Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako komisionatua da. Zientzia Kimikoetan doktorea da, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu ohia. Haren zeregina zientzia, teknologia eta berrikuntza sustatzea da, funtsezko jarduerak baitira euskal gizarteak dituen erronka nagusiei aurre egiteko.
Ikerketa zientifiko eta teknologikoa eta berrikuntza sustatzeko, beharrezkoa da proiektuak, finantziazio-programak, laguntza-zerbitzuak eta azpiegitura zientifiko handiak garatzea eta talentua sustatzea, talentuak lagunduko baitio goi-mailako ikerketa- eta teknologia-jarduerari, haren eragina maximizatzeari eta Euskadi erreferentziazko zientzia, teknologia eta berrikuntza ekoizteko leku erakargarri gisa sendotzeari.
Ibilbidea eta aintzatespenak
Cristina Uriarte, Bilbon sortua, Kimika Zientzietan doktorea da. Sailburu izan arte, haren ibilbide profesional ia guztia hezkuntzari eta, zehazki, Euskal Herriko Unibertsitateari (UPV/EHU) lotuta egon da. Donostiako Kimika Fakultateko irakasle izan zen, eta Gipuzkoako campuseko kanpo-harremanen arduraduna eta zuzendaria izan da. Horretaz gainera, UPV/EHUren Gipuzkoako campuseko errektoreordea izan zen.
Maria Vallet-Regí
Biomaterialak
Rey Jaime I saria 2018an
Hitzaldi Nagusiak
Biomaterialak: zer diren eta zergatik behar ditugun
10/04, Asteazkena-Victoria Eugenia antzokia, Donostia / San Sebastián
Topaketak ikasleekin
10/06, Ostirala-Victoria Eugenia antzokia, Donostia / San Sebastián
Hezurren birsortzailea
Maria Vallet Regí ikertzaile aitzindaria da material zeramiko mesoporotsuen arloan, eta material horien aplikazio biomedikoen aurkitzailea da, bereziki hezur-birsorkuntzaren eta sendagaien askapen kontrolatuko sistemen arloan. Arlo horretan egindako ekarpen aitzindariengatik, Oinarrizko Ikerketako Jaime I.a Erregea saria jaso zuen 2018an.
Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko CIBER-BBN Biomaterial Adimendunen Ikerketa Taldea (GIBI) zuzentzen du, eta zenbait estrategia ari da garatzen hezurrekin zerikusia duten gaixotasun batzuk —hala nola minbizia, osteoporosia edo inplanteetako infekzioak— sendatzeko. Minbiziaren kasuan, silikazko nanopartikulak erabiltzen ari dira haietan kaltetutako eremuetara farmakoak garraiatzeko eta han modu kontrolatuan askatzeko; minbizi-zelulak detektatzean, nanopartikulak kanpo-estimuluen bidez aktibatzen dira, hala nola ultrasoinuen bidez, eta zelula hiltzen duen farmakoa askatzen dute. Hala, minbizi-zelulei eraso egin dakieke inguruko zelula osasuntsuei kalte egin gabe. Era berean, nanopartikulek infekzioak sendatzeko antibiotikoak garraia ditzakete, edo hezur-ehuna birsortzeko gai diren zelula amak kultibatzeko nahierako inplanteak sor daitezke 3D inprimagailuak erabiliz.
Ibilbidea eta aintzatespenak
María Vallet-Regí kanariarrak Kimika ikasi zuen, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta bertan eskuratu zuen doktoregoa, 1974an. Gaur egun, Kimika Ez-organikoko irakasle emeritua da, eta Madrilgo Unibertsitate Konplutentsearen Farmazia Fakultateko Kimika Ez-organikoa eta Bioez-organikoa sailaren GIBI ikertaldeko zuzendaria.
700 artikulu zientifiko baino gehiagoren eta 13 patenteren egilea da, eta 38.000 aiputik gora ditu. Azken bi hamarkadetan Materialen Zientziaren arloan aipu gehien jaso dituen Espainiako zientzialaria da, ISIren arabera.
Unibertsitate Konplutentseko katedraduna da, eta Ingeniaritzako Errege Akademiako (RAI) eta Farmaziako Errege Akademia Nazionaleko (RANF) kidea. Era berean, FBSEko (Fellow Biomaterials Science and Engineering) eta AIMBEko (American Institute for Medical and Biological Engineering) kidea da.br>
Estatuko eta nazioarteko hainbat sari jaso ditu, horien artean: Ikerketako Sari Nazionala (2018), oinarrizko ikerketaren Jaume I.a saria (2018), Societé Française de Chimie elkarteko sari franko-espainiarra (2000), RSEQ 2008 saria Kimika Ez-organikoan, ikerketako FEIQUE saria (2011), RSEQren urrezko domina (2011), IUPAC 2013 Distinguished Women in Chemistry/Chemical Engineering, Miguel Catalán ikerketa saria (2013), Lilly Distinguished Career Award in Chemistry (2016), eta Tatiana Pérez de Gúzman el Bueno Fundazioaren Fisika, Kimika eta Matematika Zientzien aitzindariei ematen zaien Julio Peláez saria. Unibertsitateko ikerketen eta hezkuntzaren merezimenduaren domina jaso du, urrezko kategorian. Honoris causa doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean eta Jaume I.aren Unibertsitatean.