Hitzaldi Nagusiak
Hitzaldi nagusiak arratsaldez izaten dira Victoria Eugenia antzokian, eta jaialdiaren bereizgarri nagusia dira. Hirian espiritu zientifikoa izaten da nagusi, ezagutza-grina gizarte osoarekin behar-bezala ospatzeko.
Zientziaren arloko nazioarteko figura garrantzitsuenak etortzen dira, besteak beste, Nobel saridunak, eta, horiei guztiei esker, mundua ulertzeko gure moduan iraultza ekarri duten aurrerapen eta aurkikuntzen mundu liluragarrian murgiltzen da publikoa. Hitzaldi magistraletan ezagutza eta emozioa uztartzen dira, entzuleei esperientzia paregabea bizitzeko aukera emanez.
2023 honetan, gai zientifiko ugari aztertuko ditugu, berriro ere, beren protagonistekin batera.
Hitzaldi nagusiak beste leku batzuetara eramango ditugu, eta jaialdiko zientzialari gonbidatuetako batzuk Bilbon arituko dira.
Hitzaldi nagusi guztietarako sarrera librea eta doakoa da lekuak bete arte, baina aldez aurretik izena ematea gomendatzen dugu.
Era berean, aldibereko itzulpen-zerbitzua egongo da euskarara, gaztelaniara eta ingelesera.
Zuen zain egongo gara, irrikaz, zientziaren festa handi honetan!

SEDES
Victoria Eugenia antzokia, Donostia / San Sebastián
Euskalduna Jauregia, Bilbao
10/02
Astelehena
18:00-20:20 Hitzaldi Nagusiak - Victoria Eugenia antzokia, Donostia / San Sebastián
10/03
Asteartea
18:00-20:00 Hitzaldi Nagusiak - Victoria Eugenia antzokia, Donostia / San Sebastián
18:00-19:30 Hitzaldi Nagusiak - Euskalduna Jauregia, Bilbao
10/04
Asteazkena
18:00-20:00 Hitzaldi Nagusiak - Victoria Eugenia antzokia, Donostia / San Sebastián
10/05
Osteguna
18:00-20:00 Hitzaldi Nagusiak - Victoria Eugenia antzokia, Donostia / San Sebastián
10/06
Ostirala
18:00-20:00 Hitzaldi Nagusiak - Victoria Eugenia antzokia, Donostia / San Sebastián
10/07
Larunbata
18:30-20:20 Hitzaldi Nagusiak - Victoria Eugenia antzokia, Donostia / San Sebastián