Origins of Life
Origins of Life Donostia Meeting 2023 biltzar zientifikoaren bizitzaren jatorriaren inguruan eta gu sortzea eragin zuten prozesu kimikoetan espezialistak diren nazioarteko ospe handiko ehun bat ikertzaile bilduko dira bertan. Sinposioa Passion for Knowledge 2023 jaialdiaren programan sartuta dago, eta Miramar jauregian (Donostia) izango da, urriaren 2tik 4ra, Euskal Herriko Unibertsitatearen Uda Ikastaroen barruan.
Bilera hori Marie Curie ITN proiektu europarraren azken ekitaldia izango da (https://protomet-etn.eu/), metabolismoaren sustrai fisiko eta kimikoak izango ditu ardatz, baina biziaren jatorria ikertzen duen komunitate zientifiko osoari irekita dago.
Programaren barruan askotariko eskaintza aurki daiteke: "sistema proto-metabolikoekin" lotutako ekarpenak, bestelako gai zabalagoak, ekarpen zientifiko esperimental nahiz teknikoak, baina baita hausnarketa kontzeptualago edo filosofikoagoak ere, biziaren jatorria aztergai duen komunitaterako interes orokorreko erronka izaten jarraitzen duten eta oraindik zabalik dauden auziei buruz.
Informazio guztia biltzarraren webgunean dago:
http://www.oldm2023.org/