

top@DIPC - Zientziarekin solasean! topaketaren XIII. edizioa Donostiako Victoria Eugenia antzokian izan da gaur goizean. 44 ikastetxetako bigarren hezkuntzako eta batxilergoko 175 ikaslek eta 55 irakaslek Jean Marie Lehn eta Jack Szostak Nobel saridunekin eta Maria Vallet Regí Oinarrizko ikerketaren Jaime I.a Erregea saridunarekin solasteko aukera izan dute, bai eta beren zalantzak eta galderak zuzenean planteatzeko ere.
Topaketa hauen helburu nagusia da gazteen artean bokazio zientifikoak sustatzea eta zientziarekiko jakin-mina piztea da. Horretarako, hizlarien biografiak aldez aurretik lantzen dituzte ikasleek ikasgeletan. Ekitaldian, parte hartzen duten ikastetxe guztiek galderak egiteko aukera izan dute, zozketa dibertigarri baten bitartez.
Ikertzaileek zientziarekiko eta ikerketarekiko duten pasioari buruz hitz egin dute, eta bertan izan diren ikasleek egindako galderei erantzuteaz gain, beren ibilbide profesionalean metatutako bizipen eta esperientziak partekatu dituzte, moderatzaile aritu den Pedro Miguel Etxenikerekin batera.