

Iñigo Urkullu Lehendakaria izan da jaialdiaren irekiera-ekitaldiaren buru, eta ezagutzaren jaialdian parte hartu dute Eneko Goia Donostiako alkateak, Eider Mendoza Gipuzkoako Diputatu Nagusiak eta Pedro Miguel Etxenike DIPCko presidenteak. Zazpi Nobel saridunen eta puntako zientzialarien eskutik, nazioarteko jaialdia zientziaren eta herritarren topaleku izango da astebetez.
Kukai Dantzaren emanaldiarekin hasi da irekiera. Ekitaldi instituzionalaren ondoren, Özlem Türecik, 2021eko Asturiasko Printzesa Sariak eta Covid gaixotasunaren aurkako txertoaren lasterketan gakoa izan denak, "Sistema immunearekiko komunikazio molekularra" hitzaldia eskaini du. Jarraian, Donna Strickland, laserren arloan egindako ikerketa aitzindariagatik 2018an Fisikako Nobel Saria jaso zuena, intentsitate handiko pultsu optiko ultralaburren sorkuntzari buruz aritu da. Sara Barja, Ainhoa Magrach eta Alicia Alonso ikertzaileei Ikerbasquek emandako aitortzarekin amaitu da gaurko saioa.