Albisteak
Álvaro de RÚJULA CERNeko fisikaria, François ENGLERTen ordez
Istripu bat dela eta, ondorio larririk gabea zorionez, François ENGLERT ezingo da Passion for Knowlege 2016 jaialdian izan. Absentzia nabaria izango da, baina albiste ona da bere ordez beste hizlari bikain bat izango dugula gure artean: Álvaro de RÚJULA, munduko fisikari teoriko garrantzitsuenetako bat.
Alvaro de RÚJULA CERNeko ikertzailea da 1997tik, eta CERNen Hadroien Talkagailu Handia martxan jarri zuen lantaldearen kide nagusietako bat izan zen. Makina erraldoi eta ahaltsu horrek Brout-Englert-Higgs bosoi iheskorraren existentzia baieztatu zuen duela urte gutxi. Partikula horren existentzia teorikoki aurreikusi zuen 1964an, hain zuzen ere, François Englertek besteak batzuen artean, eta aurkikuntza horregatik irabazi zuen Fisikako Nobel saria.
Orain, Passion for Knowledge 2016 jaialdian, bi fisikari teoriko handi horien arteko lotura estutuko dugu.
“Sorkuntza arteetan, zientzietan eta mitoetan (Higgs bosoia eta gainerako guztia)” izenburu iradokitzailea du Alvaro de RÚJULAk eskainiko duen hitzaldiak. Asteazkenean izango da, irailaren 28an, arratsaldez, Victoria Eugenia Antzokian, hitzaldi nagusien saioa itxiz, Sir John PENDRYren eta William FRIEDMANen ondoren.
Passion for Konwledge antolakuntzatik lehenbaitlehen osatzea opa diogu Englert irakasleari.