Entry Title

Argazki Erakusketa

Passion for Knowledge 2016k Martin KARPLUS-en "Berrogeitamargarren hamarkadako kolorea" erakusketa aurkeztuko du.

Irailaren 26tik azaroaren 20ra, Donostiako Aquarium-eko T aretoan, ikusgai izango da 50. hamarkadako argazkiez osatutako erakusketa hau. Argazkiek handik zenbait urtera mundu osoan ezagun egingo zen eta artean zientzialari gaztea zenaren jakin-min amaigabea eta ikuspegi humanista jartzen dute agerian

Martin Karplus, Kimikako Nobel Sariduna 2013an, Passion for Knowledge 2016ko hizlarietako bat da, eta berak dakar, lehenengoz Frantziako Bibliothèque Nationale delakoan aurkeztu ondoren, eta mundu osoan hainbat lekuetan erakutsia izan eta gero, erakusketa hau.