Ikerbasque Sariak

Ikerbasque 2023 Sarien banaketa Passion for Knowledge 2023 Jaialdiaren barruan egingo da. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Ikerbasquek urtero ematen duten aintzatespen horrek Euskadiko emakume ikertzaileen lana aitortzen du, ikertzaile belaunaldi berrien eredu eta inspirazio gisa. Horretarako, karrera zientifikoaren hiru etapa desberdinetan dauden emakumezko ikertzaileak nabarmentzen dira: Advanced, ikerketa arloko karrera osoaren aitorpena, Consolidator, bere ikerketa-arloko lidergoaren aitorpena, eta Starting, ikertzaile gazte baten ekarpen nabarmenaren aitorpena. Sari banaketa urriaren 2an izango da, Passion for Knowledge jaialdiaren inaugurazio egunean, Victoria Eugenia antzokian.
