Hizlari Gonbidatuak
Naukas Passion
Bertso Passion
Streamers Saioak
Naukas Passion

Naukas Passion
Ez ulertzearen plazera
10/05, Osteguna-Victoria Eugenia antzokia, Donostia / San Sebastián
Enrique F. Borja fisikan doktorea da. Ikerketa- eta irakaskuntza-arloetan ibilbidea egin ondoren, gaur egun dibulgazioa du zeregin nagusi. Orain, telebistan saiatzen ari da. Sortzaile gisa “Una matemática viene a verte” (Matematikari bat dator zu ikustera) du lehen programa.

Naukas Passion
Alkoholak bizitza bat salbatu ahal izan zuenekoa
10/06, Ostirala-Victoria Eugenia antzokia, Donostia / San Sebastián
Farmazian lizentziaduna, I+G+B-an eta Industrian espezializatua. Bioteknologia, berrikuntza eta elikagaien segurtasuneko masterra. Duela 10 urte hasi zen elikagaien industrian lan egiten, bai kalitate-sailean, bai I+G+B-ko zuzendari gisa, eta gaur egun zuzendari tekniko gisa. Miguel de Cervantes Europako Unibertsitateko Nutrizio eta Dietetika Graduko irakasle elkartua da Elikagaien Legeria eta Elikadura Politika irakasgaietan. Dibulgazio jardueren artean honako hauek ditu:
- Blog kolaboratzailea Atresmedian eta Revista Mía-n
- Radio Nacional de España (elikadurako eta elikagaien segurtasuneko saila “A media mañana” saioan).
- Kolaboratzailea TV CyL 8-ko “Vamos a ver” programan eta MeteoRed-en
- Blog honen egilea: farmagemma.naukas.com. No comemos como antes, y menos mal (Ez dugu lehen bezala jaten, eta eskerrak) liburuaren egilea.

Naukas Passion
JB55: XIX. Mendeko Banpiroak
10/06, Ostirala-Victoria Eugenia antzokia, Donostia / San Sebastián
Kazetari gisa dihardu Canal Sur telebista-katean, eta irratiari loturik egon da haren ibilbide profesionala hasiera-hasieratik. Escudero Ingeles Filologian lizentziatua da, eta Antropologia Fisiko eta Forentseko Masterra egin zuen. Zientziaren dibulgazioan espezializatu zen, eta El Radioscopio programa egin zuen Canal Sur Radion, Emilio Garcíarekin (IAA-CSIC) batera. Programa horri esker, hamar bat aintzatespen jaso zituzten, haien artean 3 Prisma sari eta Andaluziako Kazetaritza Saria. Canal Sur Televisión katean, Más Desafío Artico egin zuen José Mª Monterorekin batera, eta telebistako ordutegi nagusira eraman zuen zientzia. «Birusa zabaltzeko» asmo sendoarekin, komunikazioaren alorrean trebatzen ditu ikertzaileak. Maiz parte hartzen du dibulgazio-ekitaldietan, hala nola Desgranando Ciencia, Las que Cuentan la Ciencia eta, jakina, Naukas ekimenean.

Naukas Passion
Sinesten dizut eta ez zaitut ikusten
10/05, Osteguna-Victoria Eugenia antzokia, Donostia / San Sebastián
Clara Grima (Coria del Río, 1971) Matematikan doktorea eta Matematika Aplikatuko irakasle titularra da, Sevillako Unibertsitatean. 2010az geroztik irakaskuntza- eta ikerketa-lana hainbat hedabidetako dibulgazio zientifikoarekin uztartzen du —idatzizko hedabideak batzuk, eta ikus-entzunezkoetakoak besteak—, betiere matematika aitzakia dela. Haren dibulgazioko liburuak frantsesera, italierara, txekierara, hungarierara, koreerara eta txinerara itzuli izan dira, besteak beste. RTVEko "Una matemática viene a verte" (Matematikari bat dator zu ikustera) saioaren aurkezlea da. Ehunka hitzaldi ematen ditu urtero, eta ziur dago denei gustatzen zaiela matematika, batzuek oraindik ez badakite ere.

Naukas Passion
Jesusen lehen miraria
10/06, Ostirala-Victoria Eugenia antzokia, Donostia / San Sebastián
Biologian doktorea, Mikrobiologian katedraduna eta Nafarroako Unibertsitateko Zientzia Museoko zuzendaria. Haren ikerketa-lanak bakterio-birulentzia eta txerto berrien garapena izan ditu ardatz. “microBIO” blogaren egilea. Dibulgazioko hainbat liburu argitaratu ditu: ¿Funcionan las vacunas? (Funtzionatzen dute txertoek?) (Prismas saria 2018), Microbiota, los microbios de tu organismo (Mikrobiota, zure organismoko mikrobioak), Virus y pandemias (Birusak eta pandemiak) eta Preparados para la próxima pandemia (Hurrengo pandemiarako prest). Horrez gain, alabarekin batera, Princesas de cristal liburua (Kristalezko printzesak) idatzi du, gazteen anorexiari buruzkoa. 2021ean, Dibulgazio Zientifikoko Lilly Fundazioa saria, Zientziaren Difusioko COSCE saria eta Komunikazio Zientifikoko CSIC-BBVA Fundazioa saria irabazi zituen. 2023an, Espainierazko Zientziaren Komunikazioko Saria jaso du

Naukas Passion
Ostadarraren hariak
10/05, Osteguna-Victoria Eugenia antzokia, Donostia / San Sebastián
Almudena Martín Castro Arte Ederretan lizentziaduna eta Fisikan graduatua da. Diseinu digitaleko lana dibulgatzaile-jarduera bizi batekin uztartzen du. Dibulgazioko Tesla saria jaso zuen 2017an, eta zientziaren erabilera onenarena, NASAren 2018ko SpaceApps Challengen. 2020an, Beethovenen metronomoaren misterioari eman zion ebazpenak, Iñaki Úcarrekin batera egina, oihartzun handia izan zuen estatuan zein nazioartean. Lehen liburua plazaratu berri du, HarperCollins-ek argitaratua. La lira desafinada de Pitágoras liburuak (Pitagorasen lira desafinatua) kontatzen du nola inspiratu zuen musikak zientzia mundua ulertzeko.

Naukas Passion
Etorkizunera atzera bueltarik gabe?
10/05, Osteguna-Victoria Eugenia antzokia, Donostia / San Sebastián
Isabel Moreno Muñoz. Fisikan graduatua, Meteorologian eta Geofisikan masterduna (UCM) eta klima-aldaketaren komunikazioan espezialista. Cambio Climático para Principiantes (Klima-aldaketa hasiberrientzat) liburuaren egilea, Penguin Random Housek argitaratua. 2016az geroztik, zenbait hedabidetan egiten du lan meteorologo eta eguraldiaren aurkezle gisa; horien artean nabarmentzekoa da RTVEko "Aquí la Tierra" (Hemen Lur planeta). Horrez gain, lan horiek klima-aldaketari buruzko prestakuntzarekin eta dibulgazioarekin uztartu ditu, UNEDeko ikastaroetan txostengile izan da, biltzar eta mintegi handietan hitzaldiak eman ditu, eta telebistan, irratian, prentsa idatzian eta sareetako beste formatu batzuetako programetan kolaboratu izan du.

Naukas Passion
Historiaurreko "Sálvame": duela 6.000 urte familiako korapiloak
10/05, Osteguna-Victoria Eugenia antzokia, Donostia / San Sebastián
Iñigo Olalde (Gasteiz, 1987) Biologian lizentziatua da Nafarroako Unibertsitatean, eta Paleogenomikako doktoretza lortu zuen 2016an, Pompeu Fabra Unibertsitatean. Doktoretza ondoko ikertzailea izan zen Harvard Unibertsitateko David Reich doktorearen taldean, bai eta "La Caixa" Junior Leaderra ere Pompeu Fabra Unibertsitatearen Biologia Ebolutiboko Institutuan. 2021ean Euskal Herriko Unibertsitatean sartu zen, Ikerbasqueko Ramón y Cajal eta Research Fellow ikertzaile gisa. Olalderen ikerketa-ildoak antzinako giza hondarren DNA berreskuratzea eta analizatzea du ardatz, alde batetik, Holozenoan Europako kontinentean gertatutako aldaketa demografikoak aztertzeko, eta, bestetik, iraganeko gizarteen antolaketa sozialen bilakaera ikertzeko.

Naukas Passion
10/05, Osteguna-Victoria Eugenia antzokia, Donostia / San Sebastián
Naukas Passion
10/06, Ostirala-Victoria Eugenia antzokia, Donostia / San Sebastián
Javier Peláez (Puertollano, 1974) idazlea eta komunikatzaile zientifikoa da. 500 años de frío. La gran aventura del Ártico (Crítica, 2019) eta Planeta Océano (Crítica, 2022) lanen egilea da. Naukas.com plataformaren sortzaileetako bat da, eta, horretaz gainera, gidoilari gisa ere jarduten du RTVEko El Cazador de Cerebros programan. Irratigintzako Ondas sari nazionala eskuratu zuen, Catástrofe Ultravioleta podcastarekin.

Naukas Passion
JB55: XIX. Mendeko Banpiroak
10/06, Ostirala-Victoria Eugenia antzokia, Donostia / San Sebastián
Guillermo Peris Ripollés Zientzia Kimikoetan doktorea da Castellóko Jaume I Unibertsitatean, eta gaur egun unibertsitate horretako Lengoaia eta Sistema Informatikoen Saileko irakasle titularra da. RNA ez-kodifikatzailearen analisi bioinformatikoan oinarritzen da haren ikerketa —bereziki elementu errepikakorrak eta mikroRNA—, bai tumore-zeluletan, bai 22q11 delezio-sindromean. LINE-1 Erretroelementuen Biologia taldeko kolaboratzailea da Granadako GENYO Genomika eta Onkologia Zentroan. 2015az geroztik, dibulgazio-artikuluak idazten ditu Naukas.com atarian, eta hitzaldiak ematen ditu Desgranando Ciencia ekimenean eta Naukasek antolaturiko ekitaldietan.

Naukas Passion
Emakumeoz pentsatu zena: Arkeologia eta desberdintasun-diskurtsoak
10/06, Ostirala-Victoria Eugenia antzokia, Donostia / San Sebastián
Marga Sánchez Romero (Madril, 1971) Historiaurreko katedraduna da, dibulgatzailea eta Unibertsitateko Hedapen, Ondare eta Erakundeekiko Harremanetarako errektoreordea Granadako Unibertsitatean. Ikertzaile gisa duen interes nagusia emakumeek eta haurrek historiaurreko gizarteetan zuten zereginaren garrantzia aldarrikatzea da. Beste lankide batzuekin batera, Pastwomen proiektua sortu zuen, emakumeen kultura materialari lotutako arkeologiako eta historiako ikerketa-ildoei agerikotasuna emateko asmoz. Gaur egun, RTVEko La 2 kateko "El condensador de fluzo" saioan kolaboratzen du. Malagako Unibertsitateak dibulgazio feministari emandako Carmen de Burgos sariaren jabe da, eta baita Zientziaren eta Berrikuntzaren Granada Sariarena ere, Emakumeak zientzian kategorian. Prehistoria de mujeres liburuaren (Emakumeen historiaurrea) egilea da (Destino).

Naukas Passion
Edozein planetan ondo lo egiteko jarraibideak
10/05, Osteguna-Victoria Eugenia antzokia, Donostia / San Sebastián
Joaquín Sevilla Fisikako doktorea da, baita Teknologia Elektronikoko katedraduna ere Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Gaur egun, egitura fotonikoak diseinatzen ditu, sentsoreetan eta eguzki-energian aplikatzeko. Teknologiaren alorrean ere lan egin du, desgaitasuna duten pertsonengana bideraturik. Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Jakintza eta Kultura Zientifikoa Zabaltzeko Katedra zuzentzen du, baita NUPen eta UPV/EHUren artean antolaturiko Kultura Zientifikoko masterra ere. Aurretik G9ko Campus Birtual Partekatuko errektoreorde eta zuzendari izan da, besteak beste. Oso aktibo jarduten du dibulgazio zientifikoan: tokiko irrati eta telebistetan kolaboratzen du, blogetan idazten du eta YouTubeko bideoetan parte hartzen du. Berriki Los males de la ciencia argitaratu du, Juan Ignacio Pérezekin batera.

Naukas Passion
Maxwellek gorila ikusi ez zuen eguna
10/06, Ostirala-Victoria Eugenia antzokia, Donostia / San Sebastián
Ingeniari, musikari eta zientzialari, neurri berean. Madrilgo Carlos III Unibertsitateko Big Data Institutuko ikertzailea eta Estatistika Saileko irakasle bisitaria. Askotariko gaiak aztertzen ditu, hala nola Machine Learning-eko algoritmoen interpretagarritasuna edo datu-zientziaren aplikazioa sare sozialekin lotutako arazoetan, jokabide kolektiboan, desberdinkerian eta desinformazioan.
Bertso Passion

Amets Arzallus
Bertsolaria, Euskal Herria
Bertso Passion
10/04, Asteazkena-Victoria Eugenia antzokia, Donostia / San Sebastián
Hendaiarra. Haurra zenetik hasi zen bertsotan, etxean zuen giroak eraginda. Euskal Herriko Unibertsitatean Kazetaritzan lizentziatu zen. Argia aldizkarian egin ditu kolaborazio sarrienak, baita Berria egunkarian eta Euskadi Irratian ere. Jarduera anitzetan parte hartu du: hitzaldiak, jendaurreko gogoeta eta hausnarketa kritikoak, ekitaldi publikoetarako mezuak prestatu eta adierazi, etab. Gainera, Hendaiako Bertso-eskolan irakasle aritu da; bertso-paper lehiaketa ugari irabazi du; zenbait kanturentzat letrak egin ditu; bat-bateko bertsoa beste kultur adierazpide batzuekin (dantza, trikitia, poesia, musika...) uztartzen aritu da. Lau aldiz irabazi du Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Beste lautan Xilaba Bertsulari Xapelketa eta Bertsolari Txapelketa Nagusian txapeldunorde izan zen 2009an eta 2022an, eta txapeldun 2013an. 2019an Ibrahima Balde ginearrarekin batera Miñan izeneko liburua publikatu zuen.

Andoni Egaña
Bertsolaria, Euskal Herria
Bertso Passion
10/04, Asteazkena-Victoria Eugenia antzokia, Donostia / San Sebastián
Zarautz (1961). Euskal Filologiako lizentziaduna da. Gaur egun erabat sorkuntzari emana bizi da: bertsolari gisa ez ezik, telebista saioetako gidoigintzan eta idazle moduan ere nabarmendu da. Literaturan hainbat esparru jorratu ditu eta euskal prentsan kolaborazio asko egin/egiten ditu iritzi-emaile moduan. Bera izan da bat-bateko bertsogintzaren ordezkari nagusietakoa. Bertsolari ez ezik, ikertzaile, aztertzaile eta teorizatzaile moduan ere nabarmendu da. Bereziki azpimarratzekoa da bat-bateko bertsoa sortzeko prozesua azaltzeko eta ezagutarazteko egin duen ekarpena. Bat-bateko bertsoa beste kultur adierazpide batzuekin (dantza, trikitia, poesia, musika...) uztartzeko egin diren esperientzia askotan parte hartu du. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian txapelduna izan da 1993, 1997, 2001, 2005eko edizioetan.

Nerea Ibarzabal
Bertsolaria, Euskal Herria
Bertso Passion
10/04, Asteazkena-Victoria Eugenia antzokia, Donostia / San Sebastián
Nerea Ibarzabal Salegi (Markina-Xemein, 1994). Ikasketaz kazetaria, eta jardunez bertsolaria eta idazlea da. Gidoilari eta prentsako kolaboratzaile lanetan ere aritua. Oso gaztetatik egon da sormenari lotuta. Hamaika urterekin hasi zen bertso eskolan, eta gazteentzako txapelketa eta sariketetan ibilbidea egin zuen. Egungo Bizkaiko txapelduna da, eta 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalista. Iaz argitaratu zen Bar Gloria, bere lehenengo eleberria.

Maialen Lujanbio
Bertsolaria, Euskal Herria
Bertso Passion
10/04, Asteazkena-Victoria Eugenia antzokia, Donostia / San Sebastián
Bertsolaria, 1976.urtean Hernanin jaioa. Arte Ederretan lizentziaduna. 30 urte baino gehiagoko ibilbidea du plazaz plaza. Hiru bider izan da Euskal Herriko Txapeldun, 2022an azken aldiz. Egungo txapelduna da. Bertsogintza ohikoaz gainera, bestelako ikerbide eta proposamen artistikoetan jarduten du. Hotsa, ahotsa eta hitza abiapuntu hartuta, emanaldi performatikoak garatu izan ditu. Arte munduarekin harremana badu eta artista sonoro eta plastikoekin elkarlana sarritan egin izan du. Irratigintzan, kolaboratzaile iritzi-emaile gisa lan emankorra egindakoa da. Prentsa idatzian eta bestelako idatzizko lanetan ere aritua.

Bertso Passion
10/04, Asteazkena-Victoria Eugenia antzokia, Donostia / San Sebastián
Maite Berriozabal Berrizbeitia (Berriz, 1987). Publizitate eta Harreman Publikoetan lizentziatua. Egun, Azkue Fundazioan ari da lanean euskararen sustapena helburu duten ekimenen kudeaketan. Bertsogintzan, gai-jartzaile lanetan aritzen da. Egun, askotariko saioetan aritzen da gai-jartzaile gisa, eta gai-jartzailetzari loturiko zenbait ikastaro eta hitzaldi ere eskaini izan ditu.
Streamers Saioak

Streamer saioak
Triangelu bat. Zientzia asko
10/07, Larunbata-Victoria Eugenia antzokia, Donostia / San Sebastián
José Luis Crespo Cepeda fisikaria da, dibulgazio zientifikoko QuantumFracture YouTubeko kanalaren zuzendari sortzailea. Gaur egun 3 milioi jarraitzaile inguru ditu, eta gaztelaniaz mintzo diren zientzia-komunikatzaileen artean garrantzitsuenetako bat da. Horrez gain, haren animazioak Órbita Laika programaren parte izan ziren, dibulgazioko langile izan da Madrilgo Fisika Teorikoko Institutuan, eta Cultube-ren antolatzaile; azken hori YouTuben dibulgazioa egiteko modu batzuei agerikotasuna emateko asmoz zenbait youtuber elkartzen dituen urteroko ekitaldia da. Gaur egun, QuantumFracture eduki zientifikoan espezializatutako ikus-entzunezkoen arloko ekoiztetxe bat da, eta kultura zientifikoa bultzatzen du sare sozialetan.

Streamer saioak
Ikerketa onkologikotik espazioaren esploraziora. Sara Garcíarekin elkarrizketa
10/03, Asteartea-Victoria Eugenia antzokia, Donostia / San Sebastián
Sara García Alonso (León, 1989) minbizian espezializatutako ikertzailea da, baita Astronauten Europako Kidegorako hautaturiko lehenbiziko emakume espainiarra ere (2022ko promozioa, erreserban). Bioteknologian lizentziaduna da, eta cum laude aipamenarekin amaitu zuen minbiziaren biologia molekularreko eta medikuntza translazionaleko doktorego-tesia. Era berean, zenbait sari jaso ditu bikaintasun akademikoagatik. Ikerketa Onkologikoen Zentro Nazionalean (CNIO) lan egiten du, plantillako zientzialari gisa, eta sendagaiak aurkitzera bideratutako onkologia esperimentaleko proiektu baten buru da, Mariano Barbaciden laborategian. García Alonsok aktiboki lan egiten du espazio-esplorazioaren eta STEM karreren enbaxadore gisa. Ildo horretan, dibulgazio eta bokazio zientifiko eta teknologikoak sustatzen ditu, eta eskuratu du sari eta aintzatespenik lan horrengatik.

Eduardo Sáenz de Cabezón
Matematika eta Konputazioa Derivando-ren sortzailea
Errioxako Unibertsitatea
Streamer saioak
Ikerketa onkologikotik espazioaren esploraziora. Sara Garcíarekin elkarrizketa
10/03, Asteartea-Victoria Eugenia antzokia, Donostia / San Sebastián
Eduardo Sáenz de Cabezón (Logroño, 1972) Matematikan doktorea da, eta irakasle titularra Errioxako Unibertsitateko Matematika eta Konputazio Sailean. Haren ikerketa-jarduera aljebra konputazionalaren arloan oinarritzen da batez ere, eta ildo horretako artikulu zientifiko ugari argitaratu ditu, baita modu aktiboan lan egin ere Espainiako zein nazioarteko taldeekin. Horretaz gainera, lan handia egiten du dibulgazio zientifikoaren alorrean, askotariko bideak baliatuz, hala nola YouTubeko Derivando kanala (1,5 milioi lagun inguruk jarraitzen diote), telebista (Órbita Laika programa aurkezten du RTVEko La2 kanalean), podcastak, liburuak, hitzaldiak, ikastaroak eta bestelako kolaborazioak prentsan eta irratian. Hainbat sari jaso ditu Espainian eta Latinoamerikan egindako dibulgazio-lanagatik.