10/07 Larunbata
Larunbateko ekitaldien laburpen-bideoa
Azken egunean, haurrengana hurbildu nahi izan zuen Passion for Knowledge-k, eta hainbat jarduera antolatu zituen haientzat Passion Txikin. Victoria Eugenia antzokian eta Tabakaleran izan ziren etxeko txikientzat bereziki sortutako zirkuitu zientifiko bat eta ikuskizun bat, eta familientzako tailer bat, hurrenez hurren. Jaialdiaren azkeneko saioetan, Adela Cortina etika eta filosofiari buruz eta George Smoot Fisikako Nobel sariduna aritu ziren; aurretik, ordea, beste streamer-saio bat izan zen, oraingoan Quantum Fracture kanaleko José Luis Cresporen eskutik. Aurten ere, DIPCk eskerrak eman nahi dizkie herritar guztiei Victoria Eugenia egunez egun betetzeagatik, eta zientziarekiko eta ezagutzarekiko interesa erakusteagatik. Hori da, zalantzarik gabe, horrelako ekitaldiak antolatzen jarraitzeko bultzadarik onena. Passion for Knowledge-ren hurrengo edizioan ikusiko dugu elkar!
Goiza
Passion Txiki
11:00 - 13:30 (Euskara)
Nik ikertzen dut, Zirkuitu zientifikoa
Izar baten bizitza Espektakulu zientifikoa
Victoria Eugenia antzokia, Donostia / San Sebastián
Arratsaldea
Passion Txiki
17:00 - 19:00 (Euskara)
JakinLab, Familia tailerra
Tabakalera, Donostia / San Sebastián
Streamer saioak
18:00-18:30
José Luís Crespo, QuantumFracture-ren zuzendaria eta sortzailea
Victoria Eugenia antzokia, Donostia / San Sebastián
Hitzaldi Nagusiak
18:30-20:20
Adela Cortina, Etika eta Filosofia
George Smoot, Kosmologia
Amaiera
Victoria Eugenia antzokia, Donostia / San Sebastián
Egun osoa
Astronomia inklusiboaren erakusketa
10:00-19:30
Erakusketa interaktiboa eta multisensoriala, irisgarritasun unibertsalarekin
Tabakalera, Donostia / San Sebastián
Beste hiriak
Bazenekien...
2023ko Passion for Knowledge jaialdian 10.000 pertsona inguruk parte hartu dutela? Batez beste, eguneko 800 bisitari jaso ditu Victoria Eugenia antzokiak. Halaber, bigarren hezkuntzako 500 ikasle eta irakaslek aukera izan dute punta-puntako zientzialariekin hitz egiteko. Bilboko Euskalduna Jauregiko eta Beasaingo CAFeko hitzaldietan ere aurreikusitako lekuak bete dira. Gainera, hedabideetan ere hots handia izan du jaialdiak: 150 elkarrizketatik gora egin dira, eta haietako asko estatuan zabaldu dira.