10/06 Ostirala
Ostiraleko ekitaldien laburpen-bideoa
Ostiral goizean, Passion for Knowledge jaialdiko jarduera garrantzitsuenetako baten lekuko izan zen Victoria Eugenia antzokia: ikasleen eta Nobel saridunen arteko topaketa jendetsua. Parte hartu zuten zientzialari izarrek, Maria Vallet Regí, Jean-Marie Lehn eta Jack Szostak, baita gerturatu ziren ikasle eta irakasleek ere, gozatua hartu zuten izandako giro lasaiarekin eta hurbilekoarekin. Arratsaldeko saioko protagonistak izan ziren, alde batetik, konputazio kuantikoa, IBMko lehendakariorde eta IBM Research-eko zuzendariaren eskutik; bestetik, zientzia-politika, Cristina Uriarte Teknologia eta Berrikuntzarako Ordezkariak eskainia, eta, azkenik, makina eta motor molekularrak, Kimikako Nobel saridun Pierre Sauage-ren hitzaldiarekin. Eguna amaitzeko, zientziari, eszeptizismoari eta umoreari buruzko beste saio bat eskaini zuten Naukas Passionen.
Goiza
Topaketak ikasleekin
09:00-12:30
Maria Vallet-Regí, Biomaterialak
Jean-Marie Lehn, Kimika Supramolekularra
Jack Szostak, Zahartzea eta Bizitza Artifiziala
Victoria Eugenia antzokia, Donostia / San Sebastián
Arratsaldea
Hitzaldi Nagusiak
18:00-20:00
Dario Gil, Konputazio Kuantikoa
Cristina Uriarte, Zientzia Politika
Jean-Pierre Sauvage, Makina eta Motor Molekularrak
Victoria Eugenia antzokia, Donostia / San Sebastián
Naukas Passion
20:00-21:00
Javier Peláez, Aurkezlea
Marga Sánchez Romero
Ignacio López Goñi
Iñaki Úcar
Gemma Del Caño
Susana Escudero eta Guillermo Peris
Victoria Eugenia antzokia, Donostia / San Sebastián
Egun osoa
Astronomia inklusiboaren erakusketa
10:00-19:30
Erakusketa interaktiboa eta multisensoriala, irisgarritasun unibertsalarekin
Tabakalera, Donostia / San Sebastián
Beste hiriak
Jarduera nabarmena!
Asteburuan, haurrei eskainiko zaie Passion for Knowledge jaialdia, Passion Txikiren barruan haurrei zuzendutako hiru jarduera egongo baitira, euskaraz aurkikuntzez eta dibertsioz betetako mundu batean murgildu daitezen. Larunbatean Nik ikertzen dut zirkuitu zientifikoa eta Izar baten bizitza ikuskizuna izango dira Victoria Eugenia antzokian, eta JakinLab familientzako tailerra, berriz, Tabakaleran (azken hori igandean ere eskainiko da gaztelaniaz).
Bazenekien...
aurtengo hizlarietako batzuk aspalditik direla Passion for Knowledge jaialdiaren lagunak? Izan ere, Jocelyn Bell Burnell, Jean-Marie Lehn, Juan Ignacio Cirac, Jean Pierre Sauvage, Maria Vallet Regí adituek eta beste batzuek zenbait ediziotan parte hartu izan dute. Pedro Miguel Etxenike DIPCko presidentearekiko adiskidetasunak erakarrita eta zientziaren nazioarteko jaialdi honetan herritarrek izan duten erantzun ona ikusita, tarte bat egiten dute beren agendan Donostiara joateko eta ezagutzarekiko duten grina sozializatzeko.