10/05 Osteguna

Osteguneko ekitaldien laburpen-bideoa

Laugarren eguneko goizean, Passion for Knowledgek bi jarduera eskaini zituen: alde batetik, doktoregaientzako prestakuntza-saioa, zeinetan, edizioz edizio, doktoregai-talde bat puntako ikertzaile gonbidatu batzuekin biltzen diren. Edizio honetan, Marie Lehn eta Jocelyn Bell Burnell izan dira ikasleekin. Bestalde, Jean-Pierre Sauvage Beasainera joan zen eta bertan hitzaldi bat eskaini zuen bertaratutako langile-taldearekin; ondotik, elkarrizketan aritu zen haiekin. Beste egun batez goraino bete zen Victoria Eugenia antzokia. Bertaratutakoek Joaquín Gorrochateguiren aurkezpenaz gozatu ahal izan zuten (Irulegiko eskua ikertu zuen hizkuntzalaria), bai eta Jack Szostak Fisiologia edo Medikuntzako Nobel saridunaren hitzaldiaz, zahartzeari eta bizitza artifizialari buruzkoa. Bestalde, Pedro Miguel Etxenikek eta Jocelyn Bell Burnellek elkarrizketa ezin gozoagoa eskaini zuten eszenatokian, eta Naukas Passion-en saio batekin amaitu zen jardunaldia, zientzia, eszeptizismoa eta umorea konbinatzen dituzten hitzaldi laburren seriearekin.

Doako izen-ematea
Doako sarbidea
Gonbidapen bidezko sarbidea

Goiza

Doktoregaientzako prestakuntza

10:00-13:30

Jean-Marie Lehn, Kimika Supramolekularra

Jocelyn Bell Burnell, Astrofisika


Miramar Jauregia, Donostia / San Sebastián

Arratsaldea

Hitzaldi Nagusiak

18:00-20:00

Joaquin Gorrochategui

Pedro Miguel Etxenikeren elkarrizketa Jocelyn Bell-Burnellri, Astrofisika

Jack Szostak, Zahartzea eta Bizitza Artifiziala


Victoria Eugenia antzokia, Donostia / San Sebastián

Naukas Passion

20:00-21:00

Javier Peláez, Aurkezlea

Enrique Borja

Clara Grima

Iñigo Olalde

Almudena M. Castro

Joaquín Sevilla

Isabel Moreno


Victoria Eugenia antzokia, Donostia / San Sebastián

Egun osoa

Astronomia inklusiboaren erakusketa

10:00-19:30

Erakusketa interaktiboa eta multisensoriala, irisgarritasun unibertsalarekin


Tabakalera, Donostia / San Sebastián

Beste hiriak

CAF Hitzaldia

10:00-11:30

Jean-Pierre Sauvage, Makina eta Motor Molekularrak


CAF, Beasain

Jarduera nabarmena!

Gaur goizean, Victoria Eugenia antzokian, ikasleekin topaketa egingo da, Passion for Knowledge jaialdiko ekitaldi garrantzitsuenetako bat. Saio honetan, María Vallet-Regí, Jean-Marie Lehn eta Jack Szostak izango dira gazteekin giro lasaian eta hurbilean hitz egiten. Asteartean, Donna Stricklandek eta George Smootek parte hartu zuten Bilboko ikasleekin izandako topaketan.

Passion for Knowledge jaialdiaren testuinguruan atzo saio berezi bat egin zela CAFen (Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles) egoitzan? DIPC zentroaren patronoa da CAF, sorreratik bertatik. Jean-Pierre Sauvage 2016ko Kimikako Nobel saria jaso zuenak (makina molekularren diseinuaren eta sintesiaren eremuan egindako lanagatik) hitzaldi bat eman zuen, eta, gero, elkarrizketa irekia izan zuen enpresako langileekin.