10/04 Asteazkena
Asteazkeneko ekitaldien laburpen-bideoa
Astronomia inklusiboko erakusketaren inaugurazioarekin hasi zen Passion for Knowledge (P4K) jaialdiaren hirugarren eguna, desgaitasun bisuala, entzumenezkoa, kognitiboa edo mugikortasunari dagokiona dutenek bereziki parte har dezaten diseinatua. Arratsaldeko saioan, berriz, Francesca Ferlaino teknologia kuantikoetan adituak hasi du hitzaldi-sorta, eta jarraian izan dira María Vallet-Regí biomaterialetako ikertzaile aitzindaria eta Jean-Marie Lehn Kimikako Nobel sariduna. Eguna bukatzeko, Passion for Knowledge jaialdian ezinbesteko bihurtu den Bertso Passion saioa izan da, eta, horretarako, bertsolari onenetako batzuk bildu ditugu gure zentzumenen gozagarri.
Goiza
Astronomia inklusiboaren erakusketaren inaugurazioa - strom
11:00-12:00
Erakusketa interaktiboa eta multisensoriala, irisgarritasun unibertsalarekin
Tabakalera, Donostia / San Sebastián
Arratsaldea
Hitzaldi Nagusiak
18:00-20:00
Francesca Ferlaino, Teknologia Kuantikoak
Maria Vallet-Regí, Biomaterialak
Jean-Marie Lehn, Kimika Supramolekularra
Victoria Eugenia antzokia, Donostia / San Sebastián
Bertso Passion
20:00-21:00
Amets Arzallus, Bertsolaria
Andoni Egaña, Bertsolaria
Maialen Lujanbio, Bertsolaria
Nerea Ibarzabal, Bertsolaria
Maite Berriozabal, Gai-jartzailea
Victoria Eugenia antzokia, Donostia / San Sebastián
Egun osoa
Origins of Life Donostia Meeting 2023
09:00-18:30
Miramar Jauregia, Donostia / San Sebastián
Astronomia inklusiboaren erakusketa
10:00-19:30
Erakusketa interaktiboa eta multisensoriala, irisgarritasun unibertsalarekin
Tabakalera, Donostia / San Sebastián
Beste hiriak
Jarduera nabarmena!
NAUKASen ohiko hitzaldi laburren formatu dinamikoak berriro ere hartuko du Victoria Eugenia antzokia, Naukas Passion-en edizio berri batekin. Javier Pelaez aurkezlea izango da Passion for Knowledge-n bi egunez jarraian izango diren emanaldietan. Umorea bermatuta dago, baita hitzaldien zehaztasun zientifikoa ere.
Bazenekien...
STROM-Astronomia inklusiboa erakusketa urriaren 31 bitartean ikusgai izango dela Tabakalerako hirugarren solairuan? Zentzumen anitzeko esperientzia interaktiboetan oinarrituta, bisitariek aukera izango dute astronomiako oinarrizko kontzeptuak ulertzeko eta Euskal Herrian astrofisikaren ezagutzaren mugan egiten den ikerketaren berri izateko. Erakusketaren funtsezko helburuetako bat da desgaitasunen bat duten pertsonen irispidea bermatzea; bereziki, ikusmen-, entzumen- eta mugikortasun-desgaitasunen bat dutenena.