10/03 Asteartea

Astearteko ekitaldien laburpen-bideoa

Fisika kuantikoa, klima-aldaketa, exoplanetak eta eduki zientifikoko streamers nazional onenak hartu zituen Victoria Eugenia Antzokiak Passion for Knowledge (P4K) jaialdiaren bigarren egunean. Zientzialari garrantzitsuek eskaini zituzten hitzaldiok: Juan Ignacio Cirac, ordenagailu kuantikoaren aitzindarietako bat; Sandra Myrna Díaz, 2019ko Asturiasko Printzesa sariduna klima-aldaketaren aurka borrokatu eta biodibertsitatea babesteagatik, eta Didier Queloz, lehen exoplanetaren aurkitzailea, hurrenez hurren. Bigarren egunean, Bizkaiko hiriburura ere joan zen jaialdia: alde batetik, ikasleen eta Nobel saridunen arteko topaketa jendetsua izan zen, eta, bestetik bi hitzaldi nagusi antolatu ziren publiko orokorrarentzat. Hizlarietako bat Marie Lehn izan zen, 1987ko Kimikako Nobel sariduna, eta bestea Francesca Ferlaino, fisika kuantikoaren arloko erreferentea.

Doako izen-ematea
Doako sarbidea
Gonbidapen bidezko sarbidea

Goiza

Arratsaldea

Hitzaldi Nagusiak

18:00-20:00

Juan Ignacio Cirac, Fisika Kuantikoa

Sandra Myrna Díaz, Biodibertsitatea eta klima-aldaketa

Didier Queloz, Astrofisika


Victoria Eugenia antzokia, Donostia / San Sebastián

Streamer saioak

20:00-20:30

Eduardo Sáenz de Cabezónen elkarrizketa Sara Garcíari, Biologia Molekularra eta Espazioren Esplorazioa


Victoria Eugenia antzokia, Donostia / San Sebastián

Egun osoa

Origins of Life Donostia Meeting 2023

09:00-18:00


Miramar Jauregia, Donostia / San Sebastián

Beste hiriak

Topaketak ikasleekin

09:00-12:30

Donna Strickland, Fotonika

George Smoot, Kosmologia


Bizakaia Aretoa - UPV/EHU, Bilbao

Hitzaldi Nagusiak

18:00-19:30

Francesca Ferlaino, Teknologia Kuantikoak

Jean-Marie Lehn, Kimika Supramolekularra


Euskalduna Jauregia, Bilbao

Jarduera nabarmena!

Donostia International Physics Centerrek STROM - Astronomia inklusiboa erakusketa berritzailea inauguratu du Tabakaleran, hirugarren solairuan. Urriaren 30era arte egongo da ikusgai erakusketa, eta bertan ukimenean, entzumenean eta ikus-entzunezkoetan oinarritutako esperientziak eskainiko dira; esate baterako, aukera egongo da galaxien gainazala eta Ilargiaren kraterrak hatzez ukitzeko eta Eguzkiak egiten dituen soinuak entzuteko. Ez galdu!

Euskadiko emakume ikertzaileak eta haien lana ikusgai egiteko helburua dutela Ikerbasque Errekonozimenduek, emakume ikertzaileen belaunaldi berrientzat eredu eta inspirazio izan daitezen? Horretarako, beren ibilbide zientifikoko hiru une desberdinetan dauden emakumeak nabarmentzen dira: aurreratua, ikerketa-arlo jakin bateko karrera osoaren aitorpena da; finkatua, ikerketa-arlo jakin bateko lidergoaren aitorpena, eta etorkizun handikoa, ikertzaile gazte baten ekarpen nabarmenaren aitorpena. Aurten Alicia Alonso, Ainhoa Magrach eta Sara Barja izan dira saridunak, hurrenez hurren.