10/02 Astelehea

Asteleheneko ekitaldiaren laburpen-bideoa

Abian da Passion for Knowledge (P4K) nazioarteko zientzia-jaialdia, Iñigo Urkullu lehendakaria buru dela. Eneko Goia Donostiako alkateak, Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusiak eta Pedro Miguel Etxenike DIPCko lehendakariak ere parte hartu dute. Ikusleen erantzuna bikaina izan da, aurreko edizioetan bezala, Victoria Eugenia antzokia lepo bete baitute, bertaratutako bi zientzia-izar handiri entzuteko: Özlem Türeci, 2021ko Asturiasko Printzesa Saria, eta giltzarrietako bat Covid-19ren aurkako txertoaren aldeko lasterketan; eta Lamna Strland, 2018ko Fisikako Nobel saria.

Doako izen-ematea
Doako sarbidea
Gonbidapen bidezko sarbidea

Goiza

Arratsaldea

Hitzaldi Nagusiak

18:00-20:20

Inaugurazioa

Kukai Dantza Emanaldia

Instituzioei ongi etorria

Özlem Türeci, Bioteknologia

Donna Strickland, Fotonika

Ikerbasque sariak


Victoria Eugenia antzokia, Donostia / San Sebastián

Egun osoa

Origins of Life Donostia Meeting 2023

08:00-18:00


Miramar Jauregia, Donostia / San Sebastián

Beste hiriak

Jarduera nabarmena!

BERRIA: Aurten, formatu berri bat dakar Passion for Knowledge jaialdiak: eduki zientifikoko streamers nazional onenak Victoria Eugenia antzokiko agertokian izango dira, hainbat gai zientifiko eta teknologikoren inguruan duten ezagutza partekatzeko. Saio honetan, Eduardo Sáenz de Cabezón-ek Sara García elkarrizketatuko du, Biologia Molekularra eta Espazio Esplorazioa gai hartuta.

Özlem Türeci funtsezko figura izan zela Covid-19aren aurkako txertoa lortzeko ahaleginean? Senarrarekin batera (Ugur Sahin), Covid-19aren aurkako Pfizer txertoa garatu duen Alemaniako BioNTech enpresa bioteknologikoa zuzentzen du. Ikerketako Asturiasko Printzesa saria jaso zuten 2021ean, txerto hori garatzeagatik.