Aboutus slide 1

Mendeak joan, mendeak etorri, bertsolaritzak bidea egin du eta bihotzak liluratu ditu poesia batbatean sortzeko trebetasun, buru-azkartasun eta grinarekin, gizartean dauden unean uneko korronteen pultsua jasoz; Euskal Herriko kultur jarduera berezi eta goraipatuenetako bat dela esan daiteke.

Passion for Knowledge jaialdiaren edizio honetan, bertsolari onenetako batzuk bildu ditugu gure zentzumenen gozagarri. Victoria Eugenia antzokiko saioa publiko guztiei zuzenduta dago, eta bat-bateko poesiaren aberastasuna miresteko eta bertsoaren maisu horien ahozko trebetasunaz gozatzeko aukera emango digu.

Programa:

  • Urriaren 4a, asteazkena
  • Victoria Eugenia antzokia, Donostia
  • 20:00 - 21:00