Aboutus slide 1

Irudikatu zure eskuetan dituzula eguzki sistemako planetak, hatzez ukitzen duzula Ilargiaren gainazala, edo Eguzkitik oso gertu zaudela, hura entzuteko moduan. Hori eta askoz ere gehiago dakartza ‘STROM – Astronomia inklusiboa’ erakusketak. Erakusketa hau Passion for Knowledge jaialdirako ekoitzi du DIPCk Tabakalerarekin elkarlanean, eta zabalik egongo da urriaren 4tik 31ra arte Tabakalerako Hirugarren solairuan.

Esperientzia interaktibo eta multisentsorialen bidez, bertaratzen direnek astronomiako funtsezko kontzeptuak ulertu ahal izango dituzte eta Euskal Herrian astrofisikaren eremuan egiten den mugako ikerketaren berri izango dute.

Erakusketaren funtsezko helburuetako bat da desgaitasunak dauzkaten pertsonen sarrera bermatzea, bereziki ikusmen eta entzumen arazoak dituztenena eta mugikortasun murriztua dutenena. Horretarako behatzetarako gidak instalatu dira zoruan, hatzen bideko informazioa jasotzeko panelak testu tamaina egokiekin, auto-gidetarako sarbideak eskaintzen dituzten QR- ak, ikus-entzunezkoak zeinu bidezko gidekin, azpitituluak eta begizta magnetikoa, dena oztopo fisikorik gabeko gunean.

Gainera, erakusketako materialak hainbat erakunderekin eta pertsonekin lankidetzan sortu dira. Erakunde eta pertsona horiek urteak daramatzate zientziako dibulgazio edukietarako sarbidea mugatuta izan ohi duten kolektiboekin lanean.

‘STROM – Astronomia Inklusiboa’ erakusketa ibiltaria da, eta nazioko lurraldean zehar eta nazioko mugetatik haratago bidaiatzeko bokazioa du zientzia eta ezagutza herritar guztiei helarazteko, Passion for Knowledge jaialdiaren bokazioaren ildo berean.

STROM zure hirira eramatea interesatzen zaizu? Aurkitu informazio gehiago hemen:

https://dipc.ehu.eus/eu/zientzia-gizartea/strom-astronomia-iklusiboa?set_language=eu

Aboutus slide 1

Jarduera osagarrien egitaraua:

  • Tabakalera Medialab bisitak ikastetxe eta kolektiboentzat

    Noiz: asteartetik ostiralera, urriaren 9tik 31ra
    Ordua: 10:00-13:00
    Dinamizatzailea Virginia García, Aranzadiko Astronomia Saila
    Non: STROM erakusketa - Astronomia inklusiboa, 3. solairua, Tabakalera
    Norentzat: Ikasleentzat
    Hizkuntzak: Euskera, gaztelania
    Aldez aurretik izena eman behar da Tabakalerako Medialaben webgunean
    Deskribapena: Izena ematen duten ikastetxe eta kolektiboek doako bisita gidatuetan parte
    hartu ahalko dute urriko goizetan, asteartetik ostiralera.


    Bisitak DIPCko ikertzaileekin

    Noiz: astearte eta ostegunetan, urriaren 10etik 26ra.
    Ordua: 18:30etik aurrera
    Gidariak: Silvia Bonoli, Daniel López, Lurdes Ondaro, Sara Ortega
    Non: STROM erakusketa - Astronomia inklusiboa, 3. solairua, Tabakalera
    Norentzat: Edonorentzat
    Hizkuntzak: Euskera, gaztelania eta ingelesa
    Sarrera librea, leku-kopurua bete arte
    Deskribapena: DIPCko kosmologia eta astrofisika taldeko ikertzaileak erakusketa-aretoan
    egongo dira, zalantzak argitzeko eta bertaratzen direnen artean elkarrizketa sustatzeko.


    DIPC - Kutxa Fundazioaren hitzaldi eta mahai-inguru zikloa

    Noiz: urriak 4, asteazkena
    Ordua: 19:00
    Hitzaldia eta bisita gidatua: “Astronomiari buruzko trukaketa inklusiboaren bidean:
    planeten formazioa esploratzeko kit multisentsoriala”.
    Hitzaldiaren ondoren, bisita gidatua
    egingo da erakusketan, planeten formazioaren eremuan.
    Hizlaria: Dr Amelia Bayo, project scientist European Southern Observatory (ESO)
    erakundean.
    Non: Kutxa Fundazioa Plaza, 4ª planta Tabakalera
    Norentzat: Edonorentzat, eta ikusmen-desgaitasuna dutenentzat egokitua.
    Hizkuntzak: Gaztelania
    Sarrera librea, leku-kopurua bete arte
    Deskribapena: Amelia Bayok Txileko Núcleo Milenio de Formación Planetaria sortu zuen,
    eta, zuzendari izan zen urteetan, astronomiaren irakaskuntza inklusiboa errazteko kit bat
    egin zuten berak eta bere taldeak. Kitaren xedea planeten formazio-prozesuak dira. 3Dn
    inprimatutako eredu bat erabiltzen da, modu sekuentzialean eboluzionatzen duena. Era
    horretan, esperientzia dinamikoa eskaintzen du. Hitzaldian, planetak nola eratzen diren
    ikasiko dugu modu ludikoan, hurbiletik, zehaztasunez eta guztiontzat irisgarria den era
    batean.

    Hizlariaren biografia:
    Dr Amelia Bayo project scientist dabil ESOn 2022tik; ordura arte, Valparaísoko
    Unibertsitateko katedradun jardun zuen. Haren ikerlanen muina masa txikiko izarren
    formazioa da, baita izarrak baino txikiagoak direnena eta planetena ere. Zientzia-
    dibulgazioarekin etengabeko konpromisoa izan du bere ibilbide osoan zehar, eta, bereziki
    azken urteotan, material eta jarduera inklusiboak garatzen aritu da.

    Noiz: urriak 5, osteguna
    Ordua: 11:00
    Hitzaldia: “O sole mio. Musika-gonbidapen bat zure bizitzako izarra ezagutzeko”.
    Hizlaria: Dr Inés Rodríguez-Hidalgo, Valladolideko Museoko zuzendaria
    Non: Kutxa Fundazioa Plaza, 4ª planta Tabakalera
    Norentzat: Edonorentzat, adaptada para personas con diversidad funcional
    Hizkuntzak: Gaztelania
    Sarrera librea, leku-kopurua bete arte
    Deskribapena: Eguzkia izar arrunt bat da, baina ikaragarria eta beharrezkoa da guretzat, eta
    harekin bizi gara. Era guztietako gaitasunak dituztenentzat, gure bizitzako izarra ezagutzeko
    musika-gonbidapen bat da hitzaldi hau, irudi eta bideo ikusgarriekin eta Eguzkiari buruzko
    abestiekin: O sole mio! Ai, Eguzki gurea!

    Hizlariaren biografia:
    Inés Rodríguez-Hidalgo astrofisikako doktorea da, eta pianoko goi-mailako titulua du. ULL
    unibertsitateko Astrofisika Saileko irakaslea izan da, Eguzki Fisikako ikertzailea IACn, eta
    Zientziaren eta Kosmosaren La Lagunako Museoko zuzendaria. Valladolideko Zientzia
    Museoko zuzendaria da 2009ko otsailaz geroztik. Zientziaren eta pentsamendu kritikoaren
    dibulgatzaile aktibo bat da, eta epaimahaikide ibili da Prismas sarian eta Ikerketa Zientifiko
    eta Teknikoaren Asturiasko Printzesa Sarietan.

    Noiz: urriak 18, asteazkena
    Ordua: 19:00
    Charla: “Unibertsoaren esplorazio sentsoriala”.
    Hizlaria: Dr Amelia Ortiz-Gil, Valentziako Behatoki Astronomikoa
    Non: Ruiz Balerdi aretoa, 4. solairua, Tabakalera
    Norentzat: Edonorentzat
    Hizkuntzak: Gaztelania
    Sarrera librea, leku-kopurua bete arte
    Deskribapena: Unibertsoa begiz hautematen ohituta gaude. Hitzaldi honetan, ordea,
    kosmosa hautemateko beste bide batzuk erabiliko ditugu: entzumena, ukimena, usaimena
    eta dastamena. Beste paradigma horrek dibertsitate funtzionala dutenen inklusiorako
    aukera ematen du.

    Hizlariaren biografia:
    Amelia Ortiz Gil doktorea astronomoa da Valentziako Unibertsitateko Behatoki
    Astronomikoan. Ikerketan jardun du bere bide profesionalaren zati batean, eta, orain,
    astronomiaren dibulgazioan dihardu, dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat bereziki.
    Nazioarteko Astronomia Elkarteko Astronomiaren Dibulgazio Bulegoko ordezkaria izan da
    Espainian. Sari asko jaso ditu; esate baterako, planeta-zientzien dibulgaziorako Europlanet
    saria eta dibulgazio zientifikoko ibilbidearen X. José María Savirón saria.

    Noiz: urriak 27, ostirala
    Ordua: 19:00
    Mesa redonda: “Amaraun kosmikotik partikula mamuraino: gure unibertsoari buruzko
    gogoeta bat, artearen eta zientziaren ikuspegitik”.

    Hizlariak: Dr Raúl Angulo, Patricia Cancelo, Dr Juan José Gómez-Cadenas
    Non: Ruiz Balerdi aretoa, 4. solairua, Tabakalera
    Norentzat: Edonorentzat
    Hizkuntzak: Gaztelania
    Sarrera librea, leku-kopurua bete arte
    Deskribapena: Nola uler ditzakegu unibertso ezagunaren mugak? Eta arteak eta zientziak
    nola topatu dezakete elkar eta elkarren osagarri izan? Mahai-inguru honetan, DIPCko
    zientzialariek azalduko dute nola aztertu daitezkeen unibertsoa eta haren lege fisikoak
    lurpeko esperimentuak eginez eta superordenagailuetako simulazioak erabiliz. Halaber,
    beren esperientziak Patricia Cancelo margolariaren prozesu artistikoarekin alderatuko
    dituzte.

    Hizlarien biografia:
    Raúl Angulo doktorea astronomoa eta Ikerbasque ikertzailea da Donostia International
    Physics Center ikerketa-zentroan. Superordenagailuetan unibertsoak sortzen jardun du bere
    ibilbidean, inguruko kosmosa sortzeko aukera ematen duten lege fisikoak ulertu nahian. Sari
    mordoa jaso du bere ikerketa-lanengatik; besteak beste, Europako Ikerketa Kontseiluaren
    beka eta Alemaniako Humboldt fundazioaren Wilhelm Bessel saria.

    Patricia Cancelo burdinaren eskultore geometrikoa eta margolaria da. Bere lanetan,
    unibertsoa eta hartan gizakiok dugun lekua erakusten ditu. Kazetari moduan lan egin zuen
    12 urtez, hainbat hedabidetan, eta irratian zein telebistan ibili zen. Duela lau urtetik hona,
    galerista dihardu Bartzelonan. Sari asko jaso ditu estatu mailan nahiz nazioartean. Haren
    lanak zenbait hiri eta herrialdetako museo eta galerietako bildumetan daude; adibidez,
    Parisen, Irlandan, Danimarkan eta Bartzelonan..

    Juan José Gómez-Cárdenas doktorea fisikaria da, eta Ikerbasque irakaslea DIPCn. Bere
    ibilbideko zatirik handienean, neutrino deritzen oinarrizko partikula saiheskorrak aztertzen
    aritu da. Gaur egun, NEXT proiektuaren burua da: neutrinoa bera bere antipartikula dela
    frogatzeko esperimentu bat. Zientzialaria izateaz gain, fikziozko eta zientzia-dibulgaziozko
    liburuak ere idatzi ditu.


    Tabakalera Medialab tailer zikloa familientzat

    Noiz: urriak 7, larunbata
    Ordua: 11:00
    Tailerra: “Zerua: unibertsorako gure leihoa”
    Dinamizatzailea Virginia García, Aranzadiko Astronomia Saila
    Non: STROM erakusketa - Astronomia inklusiboa, 3. solairua, Tabakalera
    Norentzat: Familientzat
    Hizkuntzak: Euskera, gaztelania
    Aldez aurretik izena eman behar da Tabakalerako Medialaben webgunean
    Deskribapena: Planeta batean bizi gara, eta hark espazioan zehar garamatza, Eguzkia
    inguratzen duen bidaia batean. Bidaia horretan, zeruari begiratzen diogunean, desberdin
    ikusten dugu gaueko eta urteko une desberdinetan. Tailerrean, Lurraren mugimenduak
    berrikusiko ditugu, zeruan gertatzen diren aldaketak hobeto ulertzeko.

    Noiz: urriaren 11, asteazkena
    Ordua: 17:30
    Tailerra: “Marrazteko topaketa: ESA - Space Gallery Competition”
    Dinamizatzailea Virginia García, Aranzadiko Astronomia Saila
    Non: STROM erakusketa - Astronomia inklusiboa, 3. solairua, Tabakalera
    Norentzat: 12 urte bitarteko haurrentzat.
    Hizkuntzak: Euskera, gaztelania
    Sarrera librea, leku-kopurua bete arte
    Deskribapena: Hilean behin, Europako Espazio Agentziak (ESA) marrazki-lehiaketa bat
    antolatzen du gai batekin. STROM erakusketa - Astronomia Inklusiboa eta Tabakalera
    elkartu dira marrazki-lehiaketa honetan, 12 urte bitarteko haurrentzako saio batekin.

    Noiz: urriak 14, larunbata
    Ordua: 11:00
    Tailerra: “Mikrometeoritoen tailerra”
    Dinamizatzailea Virginia García, Aranzadiko Astronomia Saila
    Non: STROM erakusketa - Astronomia inklusiboa, 3. solairua, Tabakalera
    Norentzat: Familientzat
    Hizkuntzak: Euskera, gaztelania
    Aldez aurretik izena eman behar da Tabakalerako Medialaben webgunean
    Deskribapena: Zergatik desagertu ziren dinosauroak? Zer dira izaren euriak? Zertan dira
    desberdinak meteoritoak, meteoroak eta meteoroideak? Non ikus daitezke
    mikrometeoritoak? Tailer honetan, hori guztia ikasiko duzu, mikrometeoritoak bilatuko
    ditugu, eta mikroskopio batean identifikatuko ditugu.

    Noiz: urriak 21, larunbata
    Ordua: 11:00
    Tailerra: “Galaxiak ezagutzen”
    Dinamizatzailea Virginia García, Aranzadiko Astronomia Saila
    Non: STROM erakusketa - Astronomia inklusiboa, 3. solairua, Tabakalera
    Norentzat: Familientzat
    Hizkuntzak: Euskera, gaztelania
    Aldez aurretik izena eman behar da Tabakalerako Medialaben webgunean
    Deskribapena: Tailer honen helburua da ikastea galaxiak zer diren, zein motatakoak dauden,
    Esne Bidea zer den eta espiral horretan non gauden gu. Saioa poltsa galaktikoaren
    eskulanarekin amaituko da.

    Noiz: urriak 21, larunbata
    Ordua: 19:00
    Tailerra: “Ilargia behatzeko saioa”
    Dinamizatzailea Virginia García, Aranzadiko Astronomia Saila
    Non: 4. solairua, Tabakalera
    Norentzat: Familientzat
    Hizkuntzak: Euskera, gaztelania
    Sarrera librea, leku-kopurua bete arte
    Deskribapena: Urriaren 21ean, STROM - Astronomia Inklusiboa erakusketak eta Tabakalerak
    bat egingo dute Ilargia behatzeko NASAren egunarekin.

    Noiz: urriak 28, larunbata
    Ordua: 11:00
    Tailerra: “Nork esan du hemen ez dela izarrik ikusten?”
    Dinamizatzailea Virginia García, Aranzadiko Astronomia Saila
    Non: STROM erakusketa - Astronomia inklusiboa, 3. solairua, Tabakalera
    Norentzat: Familientzat
    Hizkuntzak: Euskera, gaztelania
    Aldez aurretik izena eman behar da Tabakalerako Medialaben webgunean
    Deskribapena: Ziur askotan egon zarela zeruari begira, eta pentsatu duzula non ote dauden
    hain urrun ikusten diren distira horiek, eta zer logikaren arabera ikusten ditugun han goian
    mugitzen. Tailer honetan, konstelazioak zer diren ikasiko dugu, gure planetaren
    mugimenduak berrikusiko ditugu zeruan ikusten diren aldaketak hobeto ulertzeko, eta,
    azkenik, ikasitakoa praktikan jartzeko, planisferio bat marraztuko dugu aterki batean.

    Dinamizatzailearen biografia:
    Virginia García Aranzadiko zuzendaritza batzarreko kidea eta FAAEko (Espainiako Elkarte
    Astronomikoen Federazioa) zuzendaritzako kidea da. Planetarista-lanetan jardun zuen zortzi
    urtez Donostiako Zientzia Museoan, eta, horretaz gain, kultura zientifikoa sustatzeko
    jarduerak koordinatu ere egiten zituen bertan. Aranzadin, tailerrak antolatu eta ikastaroak
    ematen ditu heldu, gazte eta haurrentzat.